Ekonomisten Euskal Elkargoak ekonomia-munduko ia 4.000 euskal profesional ordezkatzen ditu, eta Juan Echegoien Echevarría artistak xede horrekin sortutako eskultura batean gauzatzen da. Azaroaren 24an, osteguna, emango zaio Bilboko Elkarte Filarmonikoan, 18: 30ean, Euskal Herriko ekonomialarientzako topagune izaera berreskuratzen duen ekitaldi presentzial batean.
2013-2015 aldian BC3ko zuzendari-ondokoa izan zena erreferente argia da klima-aldaketarekin zerikusia duten gaietan, ekonomiaren ikuspegitik: inpaktuen balorazioa, klima-aldaketari buruzko politiken azterketa, bizitegi-sektorean energia-eraginkortasuna sustatzearekin lotutako gaiak eta CO2 emisio gutxiko ekonomia batera igarotzeko beharrezkoak diren ohitura-aldaketak.
Ibon Galarraga Gallastegui Ingurumenaren Ekonomian doktorea da Bath-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Ekonomian masterra Essex-eko Unibertsitatean (RU) eta Ekonomian lizentziatua UPV-EHUn. Hainbat erakunde publiko eta pribatutarako ingurumen-aholkulari gisa lan egin du, hala nola Munduko Bankua, Garapenerako Banku Interamerikarra, Nazio Batuak, Erresuma Batuko Gobernuaren Nazioarteko Garapenerako Saila, Alemaniako lankidetza-agentzia edo Eusko Jaurlaritza.
Arlo akademikoan, 80 ekarpen baino gehiago argitaratu ditu ospe handiko nazioarteko aldizkarietan, liburu-kapitulu ugaritan eta nazioarteko 15 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan parte hartu du. Gainera, nazioarteko kongresu askotan hizlari eta irakasle izan da Batheko Unibertsitatean eta Deustuko Merkataritza Unibertsitatean, eta irakasle gonbidatua nazioarteko hainbat masterretan. UPV/EHUko kolaboratzaile akademikoa da, eta Ekonomiako doktorego-programako irakaslea (Analisi Ekonomikoaren Tresnak). Espezializazio-arloek ingurumenaren, energiaren eta klima-aldaketaren ekonomia hartzen dute, baita politika publikoen azterketa ere.
2005etik 2009ra Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea, IHOBE Ingurumen Sozietate Publikoko lehendakariordea eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen. 2017. urteaz geroztik, ikertzailea da, eta, aldi berean, bazkidea eta zuzendaria ere bai, Metroeconomica SL enpresan.
2028-2021 aldian Energia Ekonomiarako Espainiako Elkarteko presidentea izan zen (2018-2021). Gaur egun Ekonomiaz Ekonomiako Euskal Aldizkariaren kontseilu editorialeko kide ere bada.