Unai Pascual, Anil Markandya, Mikel Gonzalez-Eguino Ibon Galarraga eta Luis Mari Abadie (agerpen ordenean), zientziaren munduan eragin handiena duten zientzialarien artean sartu dira, Stanford Unibertsitatea eginiko Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists azken sailkapenaren arabera.
Rankingak argitalpen zientifikoetan aipamen gehien dituzten ikertzaileen % 2 biltzen du, Scopusen datu-basean jasotako informazioan oinarrituta eta aipamen propioak kontuan hartu gabe. Zerrenda hori 2021ean jasotako aipuetan oinarritzen da, eta argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat parametro aplikatuz formulatzen da: argitalpenen kopurua eta haien lanen inpaktuaren beste adierazle batzuk.