BC3ko ikertzaileak Ikertzaileen Europako Gauan parte hartuko dute


Neus Escobar, Agustin del Prado eta Pablo Manzano BC3ko ikertzaileak Europako Gauaren edizio berrian parte hartuko dute. Europako zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handienetako bat da UPV/EHUk antolatutakoa, eta irailaren 30ean izango da, 17: 00etatik 21: 30era, Campo de Volantinen.
Ekimen horren helburu nagusiak dira ikertzaileen figura herritarrei gerturatzea, beren zeregina eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutarazteko, baita ikasleen artean ikasketa zientifikoen aldeko hautuak sustatzea ere, genero arrakalak deuseztatzeko.

Ekitaldia kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan egiten da eta Europako Batzordeak finantzatuko du, Europan ikasketa zientifikoak sustatzeko Marie Skłodowska-Curie Ekintzen bidez, Horizon Europa Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programaren barnean.

BC3KO TXOKOA

Txoko honetan, BC3n (Basque Centre For Climate Change) elikagaien ekoizpen eta kontsumo iraunkorrari buruz egiten dugun lanaren zati bat erakutsiko dugu, klima-aldaketaren testuinguruan.

Horri buruzko informazioa duten bideo eta poster batzuk erabiliko ditugu.

Jarduera honen helburua parte-hartzaileekin elkarrizketa bat izatea da, elikadurarekin, nekazaritzako ekoizpenarekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruz, hala nola: Zer eragin klimatiko du abeltzaintzak laboreen aurrean? Zein abeltzaintza mota da ona edo txarra biodibertsitaterako? Zer eragin du gure elikadurak baliabide hidrikoetan? Zer eragin du gure elikadurak lurraren erabileran? Nola eragiten du hemen jaten dugunak munduko beste leku batzuetan? Iraunkorra al da lurraldeari lotutako nekazaritza eta industriala? Zer alde dago metanoaren eta erregai fosilen klima-eraginaren artean? Zer da neutraltasun klimatikoa, eta errealista da nekazaritzako elikagaien katean lor daitekeela? Nola murriztu dezakegu gure elikaduraren aztarna?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.