MATRIKULA ZABALIK | BC3 – OTEA udako ikastaroaren edizio berrian parte hartzen du


BC3k, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin elkarlanean, 2022an Uda Ikastaroaren XII. edizioa ospatuko du. Edizio honetan, gaur egungo krisi geopolitiko eta energetikoa oinarritzat hartuta, larrialdi klimatikorako erantzun berriak aztertuko dira. Ikastaroan gainera gertaera berriek Europako Batasuneko politika klimatikoa nola birkonfigura dezaketen eta horrek maila globalean izan ditzakeen ondorioak aztertuko ditugu.Testuinguru horretan, energiaren arloko ikuspegi berriak ere sortzen ari dira, eta horiek zehaztasunez eta soseguz aztertzea komeni da. Gainera, energiaren prezioak igotzeak sortutako egoera dela eta, premiazkoa da une honetan zabaldu beharreko politikarik onenei buruz eta horiek herritarrengan duten eraginari buruzko hausnarketa egitea, eta gertaera horiek iritzi publikoan eta horrek klima-krisiari ematen dion garrantzian nola eragin dezaketen baloratzea.

Zientziaren, ingurumeneko GKEen, energia-enpresen, administrazioaren eta thinks tank-en arloko pertsona entzutetsuek jorratuko dituzte agenda klimatikoko gaurkotasun-kontuak.

Edizio honetan gizarte osoari irekitako jardunaldia izango dugu, zeinetan euskal gizarteko pertsona nabarmenek, gaur egungo nazioarteko testuinguruan, Basque Green Dealen izandako aurrerapenei buruz gogoeta egingo duten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.