BioScience aldizkarian argitaratutako artikulu batean, zientzialariek diote beharrezkoa dela erabakiak hartzeko prozedura aldatzea, batera heltzeko klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen krisiei.

“BioScience aldizkarian argitaratutako artikulu batean, zientzialariek diote beharrezkoa dela erabakiak hartzeko prozedura aldatzea, batera heltzeko klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen krisiei.”

(Bilbo, ekainak 1, 2022)

Munduko komunitate zientifikoak beste ohartarazpen bat egin du ezen gero eta nabarmenagoak diren klima-aldaketak eta biodibertsitate-galerak areagotu egingo baitute eragin negatiboa munduko biztanleengan; besteak beste, elikagaien inguruko segurtasun eza, osasun-arriskuak eta bizibideen aztoramena, bai eta nahi gabeko leku-aldaketak ere, zeinek ezinegona eta konfliktoak eragiten baitute gizartean. Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldearen (IPCC) eta Ekosistemen Zerbitzuei eta Dibertsitate Biologikoari buruzko Gobernuarteko Plataforma Zientifiko-arauemailearen (IPBES) azken ebaluazio-txostenen arabera, oso azkar ari da murrizten klima-aldaketak eta biodibertsitate-galera globalak pertsonengan eta naturan ondorio larri eta atzeraezinak saihesteko daukagun tartea.

IPCC taldeak eta IPBES plataformak izendaturiko 50 adituk elkarlanean egindako lehenengo lan-txostena prestatu zuten iaz, eta bi eremu zientifiko horietako zientzialariek hartu zuten parte: klima-aldaketako eta biodibertsitate-galerako aditu zientzialariek, Unai Pascual ikertzailea barne (Portner et al., 2021).  Txosten hark klimaren eta biodibertsitatearen arteko erlazioak aztertzen zituen, eta erakusten zuen nola gizakion jarduera ekonomikoak interakzio horiek bultzatzen dituen eta nolako eragin larriak dituen gizartean.  Gainera, informazio garrantzitsu ugari ematen zuen txotenak Parisko Akordioa, Biodibertsitateari buruzko Hitzarmenaren 2020 osteko Biodibertsitatearen Esparru Globala eta Garapen Jasangarriko Helburuak inplementatzeko. Honela zioen txostenak: “akordio horiek guztiak aldi berean betetzeko nahitaezkoa da ahalegin berehalako, eta jarraitu bat aldaketa eraldatzaile bat lortzeko; aldaketa eraldatzaile bat zeinek politika teknologikoak eta ingurumen-politikak koordinatuko dituena eta egitura ekonomikoen eta gizartearen aldaketa sakonak eragingo dituena”.

Orain, BioScience aldizkarian gaur argitaratutako artikulu batek IPBES-IPCC-ren txosten hura sakontzen du. Artikulua klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen punta-puntako zenbait zientzialarik idatzi zuten —zeinek IPBES-IPCC-ren txostenean ere parte hartu baitzuten—. Artikuluak dio ezen, planeta mailako larrialdiei eraginkortasunez eta zuzen erantzuteko, funtsezkoa dela aldaketa sakon eta premiazkoak (“eraldatzaileak”) egitea ekonomiaren etan gizartearen alor ezberdinetan. Egileek orobat diote eraldatzaileak izan behar diren aldaketa nahitaezko horiek talka egiten dutela egun proposatzen diren politikekin, guztiak ere erreformazko aldaketetan oinarrituak baitaude; hau da, gaur egungo egitura eta helburu ekonomiko eta sozialekin bat datozen ekintzak baino ez dira proposatzen, hala nola energia-eraginkortasuna areagotzea, zalantzan jarri gabe hazkuntza ekonomiko esponentzial jarraituaren paradigma.

Artikulu berriaren egileek adierazten dute gaur egungo aldaketa horiek ez dutela behar adinako marjinarik utziko behar bezelako eraginkortasuna izateko, non eta, haiekin batera, ez diren egiten aldaketa sakonagoak sisteman Aldi berean nabarmentzen dute gaur egungo aldaketak motelegiak direla eragin negatibo larriak saihesteko nola pertsonengan hala naturan. Erakusteko zein izan daitezkeen klimaren, biodibertsitatearen eta gizartearen arteko interakzioak kontrolatzeko ikuspegi eraldatzaileagoak sortzeko aukerak eta etorkizuneko erronka batzuk, artikulugileek baso- eta itsas-ekosistemetako, hiri-ekosistemetako eta Artikoko zenbait adibide baliatzen dituzte.

BioScience aldizkarian argitaratutako artikulu honen helburua da “Naturaren aldeko akordio bat, Pariskoaren ildotik” —aspalditik espero dena baina luzaz atzeratu dena— lortzen laguntzea aurten Kunming-en (Txina) egingo den biltzarrean; izan ere, 196 herrialde bilduko dira han biodibertsitatea defendatzeko arnas luzeko helburu batzuk finkatzeko. Artikulugileek espero dute aldaketa eraldatzailearen aldeko beren aldarria lagungarri izatea biodibertsitateari buruzko helburu, xede eta adierazle egokiak ezartzeko datorren hamarkadarako.

 Unai Pascual Basque Centre for Climate Changeko Ikerbasque irakasle eta artikulugile nagusiaren arabera, Harrigarriki, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmena eta Biodibertsitateari buruzko Nazio Batuen Hitzarmena atzeratuak doaz, ikusirik nola ebidentzia zientifikoek garbi erakusten duten beharrezkoa dela klima-aldaketa, biodibertsitatea eta gizartea ikuspegi bakarrean integratuko dituen ikuspegi bat erabakiak hartzeko. Espero dut komunitate zientifikoaren ahaleginaren ondotik arduradun politikoen erabakiak etortzea. Premiazko neurri erabakigarriak behar ditugu, klima-aldaketak eta biodibertsitate-galerak agudotu duten krisiaren aurrean”.

 Artikulugileetako bat, Robert (Bob) Scholes irakaslea, artikulua argitaratu aurretik zendu da. Bob Scholes-ek ikuspegi inklusibo eta diziplinartekoak defendatzen zituen biodibertsitatearen, klimaren eta gizartearen arteko interakzioak ulertzeko, eta artikuluak omenaldia egin nahi dio Scholes-ek jasangarritasunaren esparruan egin zuen lan eskergari.

Prentsa saila

press@bc3research.org

+34 944 014 690

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.



©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies