Mikel González-Eguino eragin handieneko ikertzaileetako bat izendatua, Stanfordeko unibertsitatearen arabera


Mikel González-Eguino, Basque Centre for Climate Changeko (BC3) ikertzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle laguntzailea, mundu mailako ikertzaile eraginkorrenetako bat izendatu dute, Stanford Unibertsitateko (Kalifornia, AEB) rankingaren arabera. ‘Ranking of the World Scientists: World ‘s Top 2 % Scientists’ zerrendak, urtero argitaratzen denak, maila globalean gehien aipatutako % 2aren barruan dauden ikertzaileak identifikatzen ditu, ikerketaren inpaktuaren beste adierazle batzuekin batera. Rankinga Scopus datu-basean 1996-2020 aldian jasotako informazioan oinarritzen da, eta alborapenak saihesteko, hainbat faktore desagerrarazten ditu, hala nola autozitak.

Gonzalez-Eguinoren ustez, zerrendan parte hartzeak “errekonozimendu handia ematen dio diziplina anitzeko lanari eta BC3ko talde osoaren lanari, baita UPV/EHUko ikertzaileekiko lankidetzari ere, horiek guztiak gabe ezinezkoa izango baitzen”.

González-Eguino también ha alertado: “cualquier ranking ha de ser tomado con cautela ya que muchos investigadores e investigadoras excelentes no aparecen en él. Además, no recoge el impacto de nuestra investigación en la sociedad y en el diseño de políticas públicas, algo crucial en BC3 para dar respuesta a la crisis climática”.

August 2021 data-update for “Updated science-wide author databases of standardized citation indicators”’ artikulua John P. A. Ioannidis (Universidad de Stanford), Kevin W. Boyack (SciTech Strategies) eta Jeroen Baas (Research Intelligence, Elsevier B.V.) ikertzaileek garatu dute.

Esteka honetan UPV/EHUren albistea eta ranking horretan sartuta dauden UPV/EHUko 92 ikertzaileen zerrenda jasotzen da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies