Inteligentzia artifiziala capital naturala kontabilizatzeko: «ARIES for SEEA» kasu praktikoa Berrikuntzako Kasu Praktikoen Bankuan argitaratu da


Inteligentzia artifiziala capital naturala kontabilizatzeko: «ARIES for SEEA»  kasu praktikoa Innobasquek kudeatutako Berrikuntzako Kasu Praktikoen Bankuan argitaratu da. Bertan, berrikuntza-ekintzak benetan ezartzeko esperientziak ezagutu nahi dituzten pertsona, erakunde eta/edo entitate guztiek kontsulta ditzakete. “BC3k eta NBEk garatuta, “Aries for SEEA” kode irekiko teknologia bat da, adimen artifizialak bultzatua, eta gobernu nazionalen eskura dago planetako edozein lekutan kapital naturala azkar, estandarizatuta eta pertsonalizatzeko moduan kontabilizatzeko.

«ARIES for SEEA»ren funtsa da NBEk Ingurumen eta Ekonomia Kontabilitate Sistemako (SEEA, ingelesezko siglen arabera) Ekosistemen Kontabilitatea bere egin izana: nazioarteko estandarra da, eta naturak ongizate ekonomikoan egiten duen ekarpena kuantifikatzeko baliatzen da. 2015ean onetsi zen Nazio Batuen 2030 Agenda, Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoarekin batera. Ingurumenari buruzko erabaki informatuagoak hartze aldera, egungo ezagutza zientifikoa integratzeko teknologia sortu beharra zegoen, eta hori gakoa izan da tresna hau sortzeko.

“ARIES for SEEA” aplikazioak aukera ematen du, historian lehenengoz, kapital naturalari buruzko datuak automatikoki integratzeko, Nazio batuen eta Post 2020 Biodibertsitatearen Munduko Markoaren Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH) lotutako adierazleen neurketa erraztuta. Aplikazio berria da eta erraztu egiten du Ingurumen eta Ekonomia Kontabilitate Sistemako (IEKS) estandar estatistiko berria inplementatzea. Hain zuzen, Nazio Batuen Estatistika Batzordeak bere egin zuen berau, 2021eko martxoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.



©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies