BC3, 80 erakunde baino gehiagorekin batera, BBK Kuna 2030ko kide da, Bizkaian garapen jasangarriaren helburuak lortzeko aliantza


BC3k eta beste 83 erakundek osatuko dute BBK KUNA 2030 KIDEAK, garapen jasangarrirako helburuak lortzeko erakundeen arteko aliantza. 2015ean, Nazio Batuek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak hitzartu zituzten. BBK-k bere ibilbide-orrian du helburu horiek lortzea, eta orain, 2021ean, BBK Kuna, bere GJHen Etxea, irekiko du, Bizkaiaren etorkizuneko erronkei erantzuteko.

2030 Agenda ekintzarako deia da pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen duintasunaren alde egiteko. BBK KUNA 2030 KIDEAK sektore anitzeko aliantza bat izango da lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, Bizkaian 2030 Agenda aktibatu eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko.

Aliantzan, alde batetik, 17+1 AURRERAKIDE izango dira, GJH bakoitzeko bana +1; GJH bakoitzean trakzio-erakundeak izango dira, eta karga handiagoa izango dute 2030 Agenda lortzeko.

BC3 – Basque Centre for Climate Change AURREKIDEren talde horretako kide da, eta GJH 13: klimaren aldeko ekintza aurrera eramateaz arduratuko da, Aclimarekin elkaralanean.

BBK Kuna gunean, beren Garapen Jasangarrirako Helburuari lotuta, inpaktu-ekintza bat aktibatzeko aukera izango dute AURRERAKIDEEK, eta Garapen Jasangarrirako Helburu baten banderadun gisa, baita 2030 Agenda
garatzearekin lotutako proiektuetarako finantzaketa eskuratzeko ere.

Gainera, KIDEAK egongo dira aliantzan, GJH jakin bat aurrera eramateko aukeratuak izan ez diren baina sarean parte  hartzeko eta mundu hobea lortze aldera ahaleginak batzeko interesa erakutsi dutenak.

BBK Kuna Kideak 2030 | Aurkezpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.