Gaur, ekainak 10, IPBES eta IPCCko zientzialari hautatuen arteko “klima Aldaketa eta Aniztasun Biologikoa” workshoparen txostena aurkeztu dute Youtuben, ekitaldi publiko batean: http://bit.ly/BDCCSciencePublic.
Workshop honetan aditu globalek biodibertsitatea, krisi klimatikoak eta horien inpaktu sozialak elkarrekin nola jorratu eztabaidatu zuten.
Giza jarduerek kliman eta biodibertsitatean eragindako aurrekaririk gabeko aldaketek gero eta gehiago uztartu eta mehatxatu dituzte mundu osoko natura, giza bizitzak, bizibideak eta ongizatea. Giza jarduera ekonomikoek biodibertsitatearen galera eta klima-aldaketa bultzatzen dituzte, eta elkar indartzen dute. Ez bata ez bestea ez dira ondo konponduko, biek batera ekiten ez badiote behintzat. Hori da munduko biodibertsitate eta klima aditu nagusiek gaur argitaratu duten tailer baten txostenaren mezua.
Unai Pascual, BC3ko Ikerbasque ikertzailea, eztabaidetan parte hartu zuten bioaniztasuneko 50 adituetako bat izan zen.
Workshoparen txostena lau eguneko workshop birtual baten emaitza da, Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Gobernu Arteko Plataformako (IPBES) eta Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Paneleko adituen artean. (IPCC): gobernuen arteko bi organo horien arteko lehen lankidetza.