Ikaskuntza sakonak bultzatutako teknologietan sakontzeko, Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroak, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroarekin elkarlanean, “Ai for the Wellbeing and Sustainability of Societies” uda ikastaroa antolatu du.
Ikaskuntza programa modu birtualean egingo da 2021eko ekainaren 9tik 11ra, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eskainiko dituen udako ikastaroen parte izango da.
Bertaratzen direnek IAren ikuspegi zabalagoa lortu eta egungo aplikazioak eztabaidatzeko aukera izango dute, hainbat diziplinatako hizlariekin trebatuz, hala nola, Aurelia Bustos (Medbravo), Javier del Ser (Tecnalia) eta Maria Cristina Marinescu (Barcelona Supercomputing Centre).
Kode irekiko bi teknologien zuzeneko erakustaldia eta BC3 eta BCAM sistemetan garatutako IA ikusteko aukera ere izango dute: k.LAB modelatze integratuko softwarea eta Scikit-learn, datu prediktiboak aztertzeko softwarea.
Azkenik, David Jensen (UNEP), Nuria Oliver (ELLIS) eta Xabi Uribe-Etxebarria (Sherpa) adituek eta Maria Jose Sanz (BC3) moderatzaileak osatutako mahai-inguruak itxiko du ikastaroa.
Sortzen ari diren teknologiak gustuko badituzu edo gizartean gaur egun duen eta izan dezakeen eraginari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, eman izena orain “AI for the Wellbeing and Sustainability of Societies” ikastarorako. Lekuak mugatuak dira!