Euskararen eta naturaren balioen arteko loturak

“Euskararen eta naturaren balioen arteko loturak”

 

People & Nature nazioarteko aldizkari zientifikoan argitaratutako ikerketa berri batek euskara eta Euskal Herriko basoen balioen arteko loturak aztertu ditu.

  • Ikerketa batek euskara eta naturaren balioen arteko loturak azaleratzen ditu.
  • Naturarekiko harremanetan euskarak garrantzia du jendearen basoa balioesteko moduan, batik bat kultur-nortasunaren eta leku-atxikimenduaren bidez.

Bilbo, 2021eko apirilaren 19a – Mundu mailan azkartzen ari den bioaniztasun galerari aurre egiteko, zientzalariak naturaren balio anitzak ikertzen ari dira, naturak pertsonei egiten dizkien ekarpen anitzak hobeto ulertzeak naturaren zaintzarako motibo gehiago emango dituelakoan. Hala ere, nazioarteko ikerketetan ez da orain arte hizkuntzen garrantzia kontutan hartu naturarekiko balioak aztertzerakoan.

People and Nature aldizkari zientifikoan BC3ko eta Bristolgo Unibertsitateko ikertzaileek egindako ikerketa baten arabera, hizkuntzak baldintzatu egiten du kolektibo sozial batek ingurumenarekin eta naturari buruzko balioekin duen harremana. Ikerketa Euskal Herriko ekialdean burutu zuten 2019 urtetik geroztik, Aezkoa, Garazi, Zaraitzu eta Zuberoa ibarretan hain zuzen zere, hango gizarteak Iratiko eta Arbailetako basoekiko dituzten balioak aztertu dituztelarik. Ikerketaren emaitzen arabera, tokiko natura identitatearentzat eta lekuarekiko atxikimenduarentzat garrantzitsua dela ondorioztatu dute, eta, nortasun eta atxikimendua, halaber, zenbait pertsonak euskara ulertu eta hitz egitearekin lotzen dutela ikusi dute. Hau da, nahiz eta, talde anitz izaki, euskaldunek naturari buruzko balio ezberdinak dituzten, ikerketaren arabera badago natura euskararen bidez ulertu eta gozatzen duen jende multzo bat.

Ikerketak ehun partaidetik gora izan zituen eta metodologia anitza erabili zen, elkarrizketak eta talde-eztabaidak izateaz gain, jendearen balio-lehentasunak kuantitatiboki ere ikertu dituzte.

Dylan Inglis, autoreetako bat, « Eskualdeko jendearekin hitz egitean argi zegoen beraientzat inguruko basoek balio anitzak dituztela, horietarik asko harreman materialetatik haragokoak. Euskal Pirineoak zonalde eleanitza izaki, interesatzen zitzaigun ikertzea ea tokiko hizkuntza, euskara, pisuzko aldagaia ote zen naturarekiko harremanetan. Ez genekien zehazki loturarik non eta nola azalera zitekeen, baina metodologia eta datu-analisian aurreratu ahala, argi geratu zen eskualdeko jende-multzo esanguratsu batek euskara eta basoa estuki lotzen zituela ».

Unai Pascualen, artikuluko beste autorearen, esanetan, «mundu mailan bioaniztasunaren galerari aurre egiteko naturaren balioak hobeto ulertzea ezinbestekoa da. Naturak ondasun materialak emateaz gainera gure ongizate mental, kultur-identitate eta leku-atxikimendurako ere pisuzkoa da, nahiz eta politikan berriki arte harreman hauei garrantzi eskasa eman izan zaien». Hizkuntza orain arte balio horietan kontuan hartu ez izanak harritu zuen Unai Pascual «gizarte eleanitzetan hizkuntzekin ditugun harremanek gure eguneroko jardunean garrantzitsuak ziruditelako, gurean ez ezik: munduan gizarte gehienak eleanitzak dira». « Hizkuntza eta naturaren balioen artean aurkitutako loturak hizkuntza zein natura zaintzeko mugimenduetarako berritzaileak» izan litezkeela dio, eta « munduko beste leku batzuetan lotura hauek ikertzeko premia » ere azpimarrazten du.

Biek diote tokiko naturak berebiziko garrantzia duela jendearen identitate eta leku-atximenduarentzat, eta nortasuna eta atxikimendua estu loturik daude tokian tokiko hizkuntza ulertu, hitz egin eta balioestearekin. Horrenbestez, hizkuntza-aniztasuna babestu eta sustatzeko ahaleginak natura eta, hortaz, tokian tokiko mundu mailako jasangarritasuna ere susta ditzake.

Kontaktua:

Komunikazio Saila

press@bc3research.org

+34 944 014 690

 

BC3ri buruz

Basque Centre for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko sortu zuen.Zentroa BERCen (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta bazkideen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea, eta Maria de Maeztu estatuko zentroetako bat da. BC3 aktiboki aritzen da lankidetzan gizarte- eta enpresa-ingurunearekin, eta diziplina anitzeko ezagutza sortzen du, nazioartean garapen jasangarrirako erabakiak hartzea errazteko eta bultzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies