Pirinioetako Monte Perdidoko glaziar ikonikoak, gaur egun desagertzen ari dena, erromatarren garaiko eta Erdi Aroko aro beroei aurre egin zien

“Pirinioetako Monte Perdidoko glaziar ikonikoak, gaur egun desagertzen ari dena, erromatarren garaiko eta Erdi Aroko aro beroei aurre egin zien”

 

• Ekologiako piriniar institutuaren (IPE-CSIC) ikerketa batek, BC3rekin batera egina, Aragoiko Pirinioetan dagoen eta gaur egun ia desagertuta dagoen izotz-masa horren adina ezagutzea ahalbidetu du.
• Lanaren arabera, glaziarra, gutxienez, azken 2.000 urteetatik dago

Glaciar Monte Perdido

[Bilbo, 2021eko martxoak 31a] Ekologiako piriniar institutuak (IPE-CSIC) Basque Centre for Climate Change (BC3) delakoarekin batera berriki egindako ikerketa bati esker jakin ahal izan da Monte Perdidoko glaziarraren izotzaren adina.Glaziar hau pirinioetako tokirik esanguratsuenetako bat eta tenperaturen gorakadaren egungo testuinguruan oraindik bizi diren glaziar urri bat. Glaziar honetako izotzaren bolumena eta lodiera urtero murrizten da eta hamarkada gutxi batzuetan erabat desagertzea espero da. Pirinioetako glaziar honen eta beste batzuen atzerakada nabaria den arren, oraindik ez zen ezagutzen, azken milurtekoetan, glaziarrak antzerako atzerakada garairik izan zuen, edo aurreko garai beroen erantzun bezala desagertzera ere iritsi zen. Sérgio Henrique Faria, Ikerbasque irakaslea BC3 zentroan eta ikerketa honen egileetako batek, honako hau dio: “Pirinioetako glaziarren portaera aztertzea funtsezkoa da eskualde enblematiko horretako historia klimatikoa ulertzeko, baina oso lan konplexua da, izotza urtzearen ondorioz materiala galdu delako.”
Izotzetan aurkitutako hondakin organiko txikietan ikatz-14 teknikak egindako hainbat dataziori esker, lan hori egin duten ikertzaileek zehaztu ahal izan dute Monte Perdido glaziarra gutxienez azken 2.000 urteetatik dagoela. Zehazki, ikerketa honek agerian utzi du izotz masa honek erromatarren garaian eta Erdi Aroan iraun zuela, nahiz eta aro klimatiko batean fusio garai garrantzitsu bat bizi izan zue, zientzialariek “Erdi Aroko anomalia klimatikoa” bezala ezagutzen dutena. Garai hau, X. eta XIV. mendeen artean gertatu zen, eta, bere ezaugarri nagusia, batez besteko tenperatura altuak eta lehorte ugari izatea izan zen planetako zenbait lekutan. Ana Moreno, Ekologiako piriniar institutuan proiektu honen buru izan den ikertzailearen arabera, emaitza berri horiek “egungo berotzeari beharrezko denbora-testuingurua ematen diote eta gaur egungo klima-aldaketari, gutxienez azken 2.000 urteetan, salbuespenezko kategoria ematen diote”.
Monte Perdidoko glaziarrak atzera egin zuen aurreko garai beroetako ebidentziak emateaz gain, lan honek glaziarrak azken 600 urteetan metatutako izotza azken mendean galdu duela islatu du. Hau da, azken ehun urteetan ia urtu egin da “izotz Aro Txikia” bezala ezagutzen den garaiko izotza. XV-XIX. mendeen artean gertatu zen etapa hotz honetan, Europa osoko glaziarrek aurrerapen nabarmena izan zuten tenperatura baxuen eta elur itxurako prezipitazioen gehikuntzaren ondorioz.
Analisi geokimikoek baieztatu egin dute duela gutxiko izotz galera itzela; izan ere, glaziarrean aztertu diren giza jardueraren adierazleak, hala nola kedarra, merkurioa edo beruna (neurri batean gasolinatik eratorria), gaur egun kopuru oso altuetan agertzen direnak, izotz sekuentziaren goiko aldean espero daitezkeenak baino askoz ere balio txikiagoetan daude.
Ikerketa hau, PaleoICE proiektuaren esparruan egin da, Espainiako zenbait ikerketa-zentrorekin batera, eta Estatuko Ikerketa Agentziaren iMechPro (RTI2018-100696-B-I00) proiektuak (RTI2018-100696-B-I00) BC3n kofinantzatuta.Ikerketak ondorioztatu du Pirinioetako egungo berotzea azkarragoa eta biziagoa dela azken 2.000 urteetako aurreko fase beroetan gertatutakoa baino. Horrela, zentzuzkoa da Monte Perdido glaziarra desagertzea, baita Pirinioetako eta Europa hegoaldeko beste glaziar batzuk ere, datozen hamarkadetan.

Kontaktua:

Komunikazio Saila

press@bc3research.org

+34 944 014 690

 

BC3ri buruz

Basque Centre for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko sortu zuen.Zentroa BERCen (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta bazkideen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea, eta Maria de Maeztu estatuko zentroetako bat da. BC3 aktiboki aritzen da lankidetzan gizarte- eta enpresa-ingurunearekin, eta diziplina anitzeko ezagutza sortzen du, nazioartean garapen jasangarrirako erabakiak hartzea errazteko eta bultzatzeko.

Ikerketa hau, PaleoICE proiektuaren esparruan egin da, Espainiako zenbait ikerketa-zentrorekin batera, eta Estatuko Ikerketa Agentziaren iMechPro (RTI2018-100696-B-I00) proiektuak (RTI2018-100696-B-I00) BC3n kofinantzatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.