Euskaraldiaren edizio berria abian da


Azaroaren 20tik abenduraren 4ra bitartean euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean parte hartuko du BC3 – Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroak.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

 

 

Zer dira ariguneak?

Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo ariguneak).

BC3an hiru arigune identikatu ditugu, bi barne arigune (komunikazio eta administrazio saila) eta kanpo arigune bat, gure harrera zerbitzua.

Baita ere, hainbat ikertzaile ditugu gurean belarriprest eta ahobiziak dira.

BC3ak konpromisua hartzen du ariketa abian dagoen bitartean Euskararen erabilera bultzatuko duela zentroan. Gainera, aurreko Euskaraldiko emaitza positiboak jaso ostean, gure euskara plana garantzen hasi gara, ikerketa mundura ere euskara ekartzeko.

Aurten inoiz baino gehiago

Euskara “GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN”

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.