BC3, Basque Centre for Climate Change, “Ikerkuntza kategoriako Bikaintasunaren Radio Bilbao Saria” 2020


“Bikaintasunaren Radio Bilbao Saria” 2020 – Ikerkuntza Kategoria

 BC3

 

Radio Bilbao Bikaintasun Sarien laugarren edizioan euskal lurraldeko pertsona eta entitate lan ona aitortuko dute. BC3, Klima Aldaketarako Euskal Zentroa, Radio Bilbaoren (Cadena Ser) Bikaintasunaren Saria jaso duen erakundeetako bat da , kasu honetan, ikerkuntza esparruko saria. Saria urriaren19an banatu da Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, eta Maria Jose Sanz BC3ko zuzendari zientifikoak jaso duena. Klima-aldaketaren kausak eta ondorioak ikertzeko diziplina anitzeko zentroaren profilari esker lortu du BC3k saria.

Laugarren edizioan, Radio Bilbaok Jorge Fernandez (Komunikazio Kategoria), Doctor Deseo (Musika Kategoria), Eroski (Enpresa Kategoria), Asier Etxeandia (Arte eta Kultura Kategoria), Durangoko Azoka (Euskal Kategoria), Novia Salcedo Fundazioa (Gizarte Eraginaren Kategoria), Alex Mumbru (Kirol Kategoria) eta Leioa Hoity School ere izan dira sarituak.

Sari hau BC3n lan egiten duten profesional guztiei egindako errekonozimendua da, eta, haren izenean, eskerrik asko Radio Bilbaori gure ikerketa lana aitortzeagatik. Gainera, gainontzeko irabazleak zoriondu nahiko genituzke.

Informazio gehiago: Radio Bilbao Bikaintasun Sariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.