Emakumeak energiaren funtsezko sektorean sustatzea, AEMENER eta BC3ren arteko akordioaren helburua

“Emakumeak energiaren funtsezko sektorean sustatzea, AEMENER eta BC3ren arteko akordioaren helburua”

 

BC3 eta AEMENERen arteko hitzarmena

 

  • Akordioa baliagarria izango da energiaren sektorean emakumearen garapena indartuko duten jarduera eta ikerketa berriak garatzeko, funtsezkoa baita eredu ekonomiko jasangarri eta deskarbonizatua lortzeko.
  • BC3ko Jarduera Plan Berriak, 2017az geroztik, zentroa nazioarteko erreferente gisa ezartzen laguntzen du, ez soilik zientziari dagokionez, baita pertsonen kudeaketari dagokionez ere.

[Bilbo, 2020ko irailaren 21a] Basque Centre for Climate Change (BC3) eta Energiaren Emakumeen Espainiako Elkarteak (AEMENER) akordio-memorandum bat sinatu dute, ekonomiarentzat, ingurumenarentzat eta gizartearentzat hain estrategikoa den energia sektorean emakumearen garapena sustatzeko.

Lankidetza-hitzarmena, BC3ko zuzendari zientifikoak, Mª José Sanzek eta AEMENEReko presidenteak, Carmen Becerrilek, sinatua, helburu lankidetza-esparru orokor bat ezartzea du, emakumeak energia-sektorean garatzen lagunduko duten programak eta jarduerak arrakastaz bultzatzeko, eta, bereziki, ildo horretako ikerketa, azterlan eta adierazle berriak abian jartzeko. Horrez gain, bi aldeek ordezkaritza sustatuko dute jarduera eta foroetan.

AEMENERen arabera, energia-sektorea motor ekonomiko handienetakoa da, eta eredu jasangarri eta deskarbonizatu baterako trantsizioan dago. Beraz, une erabakigarri batean bizi gara: emakumeen parte-hartze handiagoak hauen talentuak aprobetxatzea ahalbidetuko luke, eta, aldi berean, munduko energia-eraldaketaren aukera sozioekonomikoen bidezko gizarte-banaketa bermatuko luke.

Hala eta guztiz ere, emakumeak oso presentzia txikia du funtsezko sektore honetan, STEM karreretan sartzetik hasita (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) energia-enpresetako zuzendaritzako goi-postuetara iristeraino.

Bestalde, BC3 bikaintasuneko ikerketa-zentroak konpromisoa hartzen du bere azterlan eta ikerketetan generoaren dimentsioa txertatzeko, ahal den guztietan, baita AEMENERekin lankidetzan aritzeko ere, egiten dituen ekitaldietan emakume gehiagoren parte hartzea sustatzeko.

Testuinguru horretan, gogorarazi behar da BC3k 2017. urtean 2017-2020 aldirako, Jarduaera Plan Berri-arekin konpromisoa hartu zuela, generoaren arloan egitura orekatua lortzea. 2020tik aurrera eta datozen hiru urteetan, BC3k berdintasunarekiko konpromisoari eusten dio, nazioarteko erreferente gisa ezarri nahian, ez soilik termino zientifikoetan, baita pertsonen kudeaketan ere, Genero Berdintasunerako 2020-2023 Planean islatzen den bezala.

Akordio horren bidez, bi erakundeek genero-berdintasunaren eta emakumearen ahalduntzearen garapen jasangarrirako helburuaren inguruko konpromisoa indartu dute. Helburu hori Nazio Batuek ezarri zuten 2030 Agendan.

Kontaktua:

Komunikazio saila

press@bc3research.org

+34 944 014 690

 

BC3ari buruz

Basque Centre for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko sortu zuen.Zentroa BERCen (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta bazkideen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea, eta Maria de Maeztu estatuko zentroetako bat da. BC3 aktiboki aritzen da lankidetzan gizarte- eta enpresa-ingurunearekin, eta diziplina anitzeko ezagutza sortzen du, nazioartean garapen jasangarrirako erabakiak hartzea errazteko eta bultzatzeko.

AEMENERi buruz

Energiaren sektoreko emakume profesionalek proposatuta sortu zen Energiaren Emakumeen Espainiako Elkartea (AEMENER), eta uste osoa dute emakumeen presentzia bultzatu behar dela enpresaren esparru guztietan, emakumeen sustapena eta garapen profesionala sustatu behar dela, emakumeen talentua erakarriz eta emakumeen bokazioak sustatuz zientziaren, ingeniaritzaren, teknologiaren eta matematikaren arloetan, STEM eremuetan. Horrela, energetikoki hain grinatsua den mundu honetan emakumearentzat ager daitezkeen oztopo guztiak ezabatzen eta haren parte-hartzea sustatzen lagunduko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.