Uraren erabileraren eraginkortasun-estimazioen arteko desadostasunak konponduz klima-aldaketako egoeretan


Lurreko landarediaren eta atmosferaren artean karbonoa eta ura trukatzea funtsezkoa da klima maila globalean erregulatzeko. Uraren erabileraren eraginkortasuna (WUE ingelesezko siglatatik) uraren eta karbonoaren lurreko zikloen arteko lotura deskribatzen duen ezaugarria da. WUE parametroa estimatzeko, hurbilketa esperimental edo metodologia desberdinak erabil daitezke, eta horietako bakoitzari espazio- eta denbora-eskala desberdina aplikatzen zaio. WUEren estimazioen arteko konparazioek desadostasun iturri garrantzitsuak erakusten dituzte, baina ez dira gai horien azpian dauden kausak argitzeko. Tesi honen helburua hurbilketa esperimental berri bat garatzea da, hainbat metodologia eta eskala espazialen WUE estimazioak adiskidetzeko bereziki azpimarratuz karbonoaren isotopo egonkorren analisiaren potentziala ebaluatuz landareko ehun desberdinetan neurtua. Proiektu honetan pagoa (Fagus sylvatica) erabiliko dugu espezie eredugarri gisa. Proiektuan, hurbilketa esperimentala eta landa-neurriak eta baldintza kontrolatuko esperimentuak konbinatuko ditugu, modelizazio-ariketa batekin. Landa-langak Iberiar penintsula osoko pagadietan laginak biltzea ekarriko du, baita Euskadiko pagadietan laginketa intentsiboak egitea ere.

 

 

Tesien eskaintza

Hautagaia Basque Centre for Climate Change (BC3) eta UPV/EHUko Landare Fisiologiako Departamentuko kideak dituen ikerketa-taldean sartuko litzateke. Tesi proiektu hau Zientzia Ministerioaren ezagutza sortzeko proiektuen azken deialdian finantzatutako PHLISCO proiektuaren barruan kokatzen da. Doktore tesiaren zuzendariak hauek izango dira: Teresa E. Gimeno (BC3), Usue Pérez-Lopez (EHU) eta Jon Miranda-Apodaca (EHU).

Baldintzak

Hautagai potentzialak, batez beste, 7,5 graduko edo hortik gorako ikasketak izan behar ditu, eta master-titulua izan behar du edo 2019-2020 ikasturtean lortzeko aurreikuspena izan behar du. Hautagaiak prestakuntza izango luke biologian, ingurumen-zientzietan, nekazaritzako ingeniaritzan, biokimikan edo antzekoan. Pertsona gogotsu, langile, antolatu eta metodikoa bilatzen dugu. Hobe da forma fisiko ona izatea, aire zabaleko landa-lana baldintza meteorologikoki txarretan egin ahal izateko, eta bertigorik ez izatea, landa-lanak plataforma jasotzaileak erabiltzea eskatzen baitu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona: teresa.gimeno@bc3research.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.