Naturan oinarritutako hiru estrategia garatu dituzte zenbait ikertzailek Kantabriako hondamendi naturalei aurrea hartzeko

“Naturan oinarritutako hiru estrategia garatu dituzte zenbait ikertzailek Kantabriako hondamendi naturalei aurrea hartzeko”

Egilea, Ignacio Pérez Silos

Santander/Bilbo, 2020ko ekainaren 5a

 Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, Kantabriako Unibertsitateko Ingurumen Hidraulikaren Institutuko (IHCantabriaALICE europar proiektuaren koordinatzailea) zenbait ikertzailek eta Klima Aldaketaren aurkako Euskal Zentroko (BC3) beste batzuek erakutsi dute Azpiegitura Berde eta Urdineko Sareek (BGIN, ingeleseko siglagatik) hondamendi naturalak prebeni litzaketela. Estrategikoki planifikatutako naturaguneen eta gune erdinaturalen, beste ingurumen-elementu batzuen eta kudeaketa-mekanismoen sareak dira BGINak, eta zerbitzu ekosistemikoen babesa ziurta lezakete; naturak gizarteari dakarzkion onura ugariei egiten diete erreferentzia zerbitzu horiek.

ALICE proiektuaren helburua da Atlantikoko paisaien kudeaketa hobetzea, eta, horretarako, Espainian, Portugalen, Frantzian eta Ipar Irlandan dauden zenbait arro hidrografiko aztertzea. Halaber, naturan oinarritutako irtenbideak erabiltzea proposatzen du, zerbitzu ekosistemikoak eta biodibertsitatea sustatzeko, BGINak ezarriz.

Kantabrian gertatutako zenbait hondamendi natural aztertuta, adituek nabarmendu dute oso inpaktu kaltegarria dutela beren ekosistemen erregulazioan. Inpaktu hori areagotu egiten da —gizakiak eragindako ekintza batzuk aipatzeagatik— gero eta joera handiagoa dagoelako berezko basoak monolaborantzekin ordezteko, zura ustiatzearren, eta eskualde osoan maiz izaten direlako zuhaixka eta larreei erasaten dieten suteak.

Naturan oinarritutako prebentzioa eta hobekuntza

Etorkizuneko hondamendi naturalei aurrea hartzeko eta politika sozioekonomiko eta ingurumen-politika jasangarriago baterantz aurrera egiteko, hiru estrategia garatu dituzte IHCantabriako eta BC3ko ikertzaileek. Lehenbizikoan, Hipjar ibaiko eta haren ibaiertzeko ekosistemak birnaturalizatu dira, Reinosan uholdeak izateko arriskua murrizteko. Horretarako, meandroak eta ibaiertzeko landaredia lehengoratu  dira, oinezkoentzako bideak sortu eta beste hainbat neurri hartu.

Bigarren estrategia erreketa kontrolatuarekin lotuta dago, tresna erabilgarri eta eraginkorra baita basoak, nekazaritza eta larreak modu jasangarrian kudeatzeko. Neurri horrek, gainera, balioko luke egoki kontrolatzeko gizakiak eragindako erreketa, azalera irekiak mantentzeko presioan dagoen eremuetan, aspalditik aprobetxatzen baititu aziendarentzat. Azkenik, adituek proposatu dute ibaiertzetan tanpoi-eremuak sendotzea Monte Coronako sei ur-ibilgutan. Ibaiertzeko landaredia berreskuratzeak, eremuko biodibertsitatea hobetzeaz gain, uholdeekin eta lurzoruaren higadurarekin zerikusia duten prozesuak ere hobetuko lituzke.

José Barquin Ortiz (IHCantabria), ALICE proiektuaren koordinatzailea: Hondamendi naturalen prebentzioa konponbide naturaletan oinarritu daiteke, eta oinarritu behar da. Gure nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-sektoreen jasangarritasuna zerbitzu ekosistemikoen mende dago neurri handi batean; beraz, funtsezkoa da politikek haien egungo egoera sustatzea eta etorkizunean hobetzeko neurriak proposatzea.

Modelizazioa: etorkizunean biodibertsitatea babesteko giltzarria

BC3, ALICE proiektuan modelizazioaren ataleko buru den bazkidea, lanean ari da, IHCantabriarekin batera, ingurumenari eta sozioekonomiari dagozkion hainbat aldagai k.LAB izeneko modelizazio-plataforman integratzeko. Ikertzaileen helburua da arduradun politikoei tresna intuitibo eta fidagarri bat ematea, giza jarduerak zerbitzu ekosistemikoetan duen eragina eta inbertsio-aukerak arakatzeko, natura, funtzioak eta etorkizuneko erronkak kontuan hartuta.

Proiektuko diziplina anitzeko taldea hainbat eredu garatzen ari da, zerbitzu ekosistemikoetan eta biodibertsitatean aldaketak aurreikusteko. Lurraren erabileraren bilakaera eta klima-aldaketari erantzuteko gizakiak duen gaitasuna kontuan hartuta, BGINak hainbat eskualdetan ezartzearen ondorioz sortutako onurak aztertzen ari dira ikertzaileak.

Stefano Balbi (BC3): Diziplinen ezagutzak integratuko dituzten estrategiak hartu behar ditugu biodibertsitatea zaintzeko, klima-aldaketari aurre egiteko eta osasun publikorako arriskuak murrizteko.

Estrategia horietako bakoitzerako, IHCantabriak bideo bat egin du, bakoitzean funtsezkoak diren esku-hartzeak eta aktoreak azaltzeko, hala nola Kantabriako Gobernua, Kantabriako Unibertsitateko ikertzaileak eta oihanetako suteen prebentzio integraleko taldeak (EPRIF):

Harremanetarako:

José Barquin | IHCantabria, University of Cantabria| jose.barquin@unican.es | +34 942 201 616

Amelia Ochoa| BC3 | press@bc3research.org | +34 646 571 625

 

 

Project co-funded by European Regional Development Fund (ERDF), under the umbrella of INTERREG Atlantic Area. It envolves 11 partners from Spain, Portugal, Northern Ireland, UK and France, including universities, investigation institutes, nacional and local managers, NGOs and SMEs.

BC3ri buruz

Basque Centre for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko sortu zuen.Zentroa BERCen (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta bazkideen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe, Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea.

 

Introductory video on k.LAB

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.