“Krisi klimatikoari aurre egiteko politikak sortu eta aplikatzeko une garrantzitsuan gaude” Elisa Sainz de Murietak Hágase la Luz irratsaioan


Publikazioaren iturria (Hágase la Luz – Radio Euskadi)

Elisa Sainz de Murieta BC3 – Basque Centre for Climate Change zentro multidiziplinarreko ikertzaileak koronabirusak gure gizartean sortu duen egoera aztertu du Radio Euskadiko Hágase la Luz irratsaioan. BC3ko ikertzaileak ondorioztatu du agerian geratu dela gure ahultasuna, eta, besteak beste, osasun publiko on baten beharra, hurbileko merkataritzaren garrantzia, eta munduan pertsona guztiak zer lotuta gauden ikusteko aukera eman digu. Klima aldaketa izan da elkarrizketan zehar jorratu den beste gai bat. Sainz de Murietaren ustez, une erabakigarrian gaude bizitzen ari garen krisi klimatikoari aurre egiteko politikak sortu eta aplikatu ahal izateko.

Elkarrizketa ondorengo estekan aurki dezakezu

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.