Energia berriztagarriak finantzatzeko alternatibei eta horien eraginei buruzko jardunaldia

Bilbon, otsailaren 19an, 9: 30etan EHUko Paraninfoan

Energia berriztagarriak finantzatzeko alternatibei eta horien eraginei buruzko jardunaldia”


Topaketan, BC3k (Basque Centre for Climate Change) energia berriztagarrien ordainketarekin (Energia berriztagarriak, kogenerazioa eta hondakinak, RECORE gaztelaniazko siglengatik) lotutako kostu arautuak beste finantzaketa-aukera batzuetara eskualdatzeak duen eraginari buruzko azterketa aurkeztuko du.

(Bilbo, 2020ko otsailaren 18a) BC3, Basque Centre for Climate Change ikerketa-bikaintasuneko zentroak energia berriztagarrien finantzaketari buruzko hausnarketa-jardunaldi bat antolatu du, “Energia berriztagarriak Espainian finantzatzeko mekanismo alternatiboen eragin ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa” izenburupean. Topaketa otsailaren 19an izango da EHUko Paraninfoan (Bizkaia Aretoa), 09: 30etatik aurrera.

Jardunaldian zehar, BC3k garatutako ikerlan baten emaitzak aurkeztuko dira. Azterlan horretan, energia berriztagarrien ordainketarekin (Energia berriztagarriak, kogenerazioa eta hondakinak) lotutako kostu arautuak beste finantzaketa-aukera batzuetara eskualdatzeak duen eraginaren azterketa teknikoa egin da, eta horretarako Iberdrolaren laguntza izan du.

Hainbat eragile ekonomiko eta sozialek egindako gomendioek eragin dute azterlana, energia berriztagarriak finantzatzeko bide alternatiboak aztertzea iradoki dute, lehiakortasuna bultzatzeko ,Espainiako ekonomia deskarbonizatzeko eta elektrifikatzeko helburuak sustatzeko. Halaber, 2018an argitaratutako Energia Trantsiziorako Adituen Txostenak ere norabide horretan aurrera egitea gomendatzen zuen.

Analisiak erakusten du posible dela finantzaketa-bide alternatiboak bilatzea, ekonomian eragin negatiborik ez dutenak eta progresiboak direnak, errenta txikieneko etxeei mesede eginez. Aztertutako agertokien artean dago Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez edo sektore ekonomiko guztietan CO2 zerga baten bidez finantzatzea.

Jardunaldia Jose Ignacio Hormaeche Energia Klusterraren zuzendariak aurkeztuko du, eta azterlana Mikel Gonzalez-Eguinok, BC3ko Karbono urriko gizartea ikerketa-ildoaren koordinatzaile den ikertzaile seniorrak.

Ondoren, mahai-ingurua egingo da. Helena Lapeyra (PwCko bazkidea)izango da moderatzaile eta honako hauek parte hartuko dute: Javier Marqués (EEEko zuzendari teknikoa), Gonzalo Salcedo (Cebekeko idazkari nagusia) eta Mari Paz Espinosa (EHUko katedraduna).

BC3ri buruz:

Basque Center for Climate Change (BC3) diziplinarteko nazioarteko ikerketa-zentroa da, eta Bilbon du egoitza, Eusko Jaurlaritzak zientzia eta ikerketa sustatzeko bultzatutako klima-aldaketa aztertzeko. Ikerketa Zentroa BERC (Basque Excellence Research Center) artean dago, eta sortzaileen artean ditu Ikerbasque, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ihobe Ingurumena Kudeatzeko eta Kontserbatzeko Euskal Sozietatea. https://www.bc3research

BC3 Prentsa Saila, press@bc3research.org , 944 014 690 /(689425619)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





Financiado por el Ministerio de Ciencia Innovación y Universidades y la Agencia Estatal de Investigación,
a través de la Convocatoria: Maria de Maeztu 2017 (BOE 21/10/2017) siendo la referencia de nuestro expediente: MDM-2017-0714

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change. Excelencia María de Maeztu.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies