Marta Olazabalek José María Sarriegi Major Catastrophe Research Award saria eskuratu du

“Marta Olazabalek José María Sarriegi Major Catastrophe Research Award saria eskuratu du”

“How are cities planning to respond to climate change? Assessment of local climate plans from 885 cities in the EU-28” artikuluak el tribunal del Observatorio de Catástrofes de la Fundación AON eskutik  José María Sarriegi Major Catastrophe Research Award saria irabazi du bere lehen edizioan.

“José María Sarriegi” saria Fundación Aon España eta Observatorio de Catástrofes eskutik sortu dute katastrofe kudeaketara bideratutako akademia ikerketa lanak ezagutzera emateko helburuarekin, aurretiazko bi urteetan aldizkari espezializatuetan publikatuak izan diren artikuluek parte hartu dezakete. Lehen edizio honetako gaia Klima aldaketa izan da.

Marta Olazabal, BC3 – Basque Centre for Climate Changeko ikertzailea, artikulu irabazleko 30 autoreetako bat da, zeinetan Europako 885 hiriren klima-aldaketaren aurkako politikak aztertu dituen. Marta Olazabalek azaldu duenez “hiri handietan eta Europako iparraldean kontzentratzen da. Hirien %66k mitigazio edota adaptazio plana dute, mitigazio planak adaptazio planak baino ospe gehiagorekin. Adaptazio planak aztertutako hirien erdietan bakarrik agertzen dira”. Klima Politikaren analisia hirietan beharrezkoa da, izan ere, erantzukizuna zati handi batean, klima aldaketaren inpaktua emisioen murrizketan eta adaptazioan, beraiengan jauzten da. Martarentzat, “ohore bat da Jose Maria Sarriegi sariaren lehen irabazleak izatea eta maila honetako lan batean parte hartu izanak. Ikerketa taldea handituz doa eta Politika hauen ikerketa sakonagoa egiten jarraitzen dugu. Sari honek lanean jarraitzeko motibazioa ematen digu.

Jardunaldia del Observatorio de Catástrofes-eko Simposiuman izan da, berorren maiestate erreginarekin, azaroaren 7an Madrileko Nabarra Unibertsitatean.

Sariaren irabazle izan den artikulua irakurtzeko hurrengoko esteka erabili https://doi.org/10.1016/j.jclepro.2018.03.220

BC3 Policy Briefing-a artikuluaren inguruan: Bide onetik al goaz? hauxe da Europako 885 hiriren klima-aldaketaren aurkako politikak aztertzean egiaztatu duguna

Argazkia ezkerretik eskumara: Raúl Antón Escuela de Ingenieros Tecnun Zuzendaria, Marta Olazabal BC3ko ikertzailea eta Pedro Tomey Director General de la Fundación Aon España Zuzendaria eta Observatorio de Catástrofes presidentea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.