BC3 UPV/EHUko bi udako ikastaro antolatuko ditu


2009tik BC3k UPV/EHUko udako ikastaroetan eginkizun aktiboa izan du. 2019ko edizio honetan, BC3k, Basque Centre for Climate Changek, bi udako ikastaroren antolakuntzan parte hartuko du; BC3-UPV/EHU Transformation, Adaptation and Mitigation for a 1.5 degree Global Warming UPV/EHUrekin batera eta  Resistencia a antibióticos en el medio ambiente: origen de un escenario apocalíptico Euskampus, Neiker Tecnalia eta UPV/EHUrekin batera.

 

BC3 – UPV/EHU Summer School Transformation, Adaptation and Mitigation for a 1.5 degree Global Warming

2019n BC3-UPV/EHU Summer Schoolaren 10. edizioa ospatzen dugu. Urte honetan, Nazio Batuen Erakundeko Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen (IPCC) txosten historikoa, 2018ko urrian argitaratua, zeinetan argi geratzen den ezinbestekoa dela hurrengo 12 urteetan premiazko neurriak hartzea planetaren berotzeari gehienez 1,5ºC-tan eusteko, ingurumen ondorio eta ondorio ekonomiko katastrofikoak saiheste aldera izango da eztabaida puntu.

Data: Uztaila 8-10

Tokia: Bizkaia Aretoa (Bilbao)

Resistencia a antibióticos en el medio ambiente: origen de un escenario apocalíptico

Euskampusekin, Neiker Tecnaliarekin eta UPV/EHUrekin elkarlanean antolatutako udako ikastaroaren helburua Antibiotikoekiko erresistentziaren garapenean eta hedapenean ingurumenak duen zeregina ikasleari ezagutzera ematea da. Eta, bide batez, honek gizakiaren eta ingurumenaren osasunean dituen ondorioak ulertaraztea. Bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak Osasun Publikorako mehatxu larrienetakoak dira, bai eragin ditzaketen heriotzengatik, bai ekar ditzaketen gastuagatik.

Data: Uztailak 18-19

Tokia: Estación Marina de Plentzia-(PiE-UPV/EHU) (Plentzia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.