BC3k Euskadiko Klima Aldaketaren Astean parte hartu du


2019ko martxoaren 1etik 10era, Euskadiko Klima Aldaketaren Astea antolatu da lehenengo aldiz, ASTEKLIMA izenburupean. BC3k bi jardunaldi berezi prestatu ditu klimaren inguruan; klima aldaketak osasunaren esparruan eta Big Data klima aldaketaren aurka egiteko erremintak aztertu ditugu.

 

BC3ak klima aldaketa astea zabaldu du, zeinetan osasuna izan da aztergai. “Nuevos retos que el cambio climático plantea a nuestra salud” jardunaldian parte hartzaileek klima aldaketak osasunean izango dituen eraginak aztertu dituzte ikuspuntu desberdinetatik, horien artean, garraiogintzan, energia eraginkorretan, Parkinsonaren eta antibiotikoekiko erresistenteak diren gaixotasunen esparruan.

Bigarren jardunaldiaren helburua Big Data klima aldaketaren aurka erabiltzeko erreminta bezala ikertzea izan du. Jardunaldia, BCAM ikerketa zentroarekin antolatuta, klima aldaketaren erronkarako tresnak hobetzeko eta erabakiak hartzeko, horrela mundu iraunkor bat sortuz zeinetan elementu guztiek ( gizartea, ekonomia eta ingurumena) bat egingo duten.Klima aldaketak dakartzan erronken testuinguruan aukerak eta erabilerak garapen iraunkorreko ikuspuntutik eztabaidatzean datza, Big Data garapeneko adituekin eta klima ikertzaileekin.

BC3k Change the Change kongresuko bi jardunalditan parte hartuko du. Alde batetik, BC3ko zuzendari zientifikoa den Maria Jose Sanz “La salud del planeta: ciencia para la acción” konferentziako anfitrioia da, zeinetan klima aldaketaren zientzia tratatuko da: erronkak, ebidentziak, erantzuak, ezagutza akziorako eragile bezala. Bestalde, Mikel Gonzalez-Eguino, BC3ko ikertzailea eta Low Carbon ikerketa ildoko koordinadorea “transación energética” konferentzian parte hartuko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.