Xaquin García-Muros, BC3ko ikertzaile, Enrique Fuentes Quintana 2018 Sariaren irabazle


Enrique Fuentes Quintana Saria eman diote BC3, Basque Centre for Climate Change-ko ikertzaile Xaquín García-Murosi Gizarte Zientziak kategorian, bere doktorego-tesiak egindako ekarpena aintzatetsiz: “Distributional analysis of climate change mitigation policies”.

Enrique Fuentes Quintana sariak urtero ematen ditu FUNCAS fundazio pribatuak, Aurrezki Kutxen Konfederazioari (CECA) lotuak, ikerketaren arloan doktorego-tesi onenen bikaintasuna eta konpromisoa aintzatesteko. 2017ko edizioan 118 lan aurkeztu dira guztira, eta Xaquín García-Murosek aurkeztutakoa saritu du epaimahaiak. Lan horrek klima-aldaketa arintzen diharduten politiken inpaktu banatzailea aztertzen du eta, bereziki, politika horiek nola eragin dezaketen desberdintasunak handitzen edo gutxitzen, ingurumena eta klima babestearen kostua nork hartzen duen beregain ulertu ahal izateko.

2017ko urtarrilean aurkeztu zen lana Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Anil Markandya eta Mikel González-Eguino izan dira zuzendariak, BC3ko ikertzaile baita ere.

Tesiak politika publikoen lau eragin-eremu aztertzen ditu: politika fiskalen inplikazio banatzaileak airearen tokiko kutsaduraren gainean, klima-aldaketari lotutako emisioei ezarritako zergekin alderatuta; elikagaien gaineko zergen inplikazio banatzaileak osasunean eta emisioetan, haiek utzitako karbono-arrastoaren arabera; klima-politikak energiaren industria intentsiboetan, karbono-ihesa prebenitzeko neurriekin alderatuta eta, azkenik, sektore elektrikoan energia berriztagarrien sustapena finantzatzeko sistema desberdinen inplikazio banatzaileak.

Xaquín García-Muros Doktorea da Ekonomian (UPV/EHU). Egonaldi zientifikoak egin ditu Oldenburgeko Unibertsitatean, Alemanian, eta Rey Juan Carlos I Unibertsitatean, Madrilen, eta ikerlan ugarirekin egin ditu ekarpenak nazioarteko izen handiko aldizkarietan eta kongresuetan. Duela gutxi Marie-Curie Global beka jaso du bi urteko egonaldia egiteko Massachusetts Institute of Technology-n (MIT).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.