BC3 mundu mailako 10 goi “climate thing tank” artean, zerrrendatu du ICCG International Center for Climate Governance (ICCG)-k, lau urtez jarraian.


Think Tank Map mundu mailako behatokia da, klima-aldaketaren alorrean jarduten duten think-tank- en gaineko ikuspegi orokorra eskaintzen duena.

Klima-Gobernuaren Nazioarteko Zentroak (ICCG), mundu mailan klima aldaketaren ekonomia eta politika ikertzen duten think tank erakunde nagusien bikaintasuna aitortzeko asmoz, urtero jardunean dauden erakunde onenen sailkapena argitaratzen du, 2012az geroztik.

Mundu osoko mapa interaktiboak mundu osoko klima-gobernuarekin lotutako arlo nagusietan lan egiten duten erakundeak erakusten ditu. Bere proiektuak eta egungo jarduerak nabarmentzen ditu. Era berean, beste erakunde batzuekin elkarrekintzan eta politikan eragiteko ahaltasuna neurtzen du.

Think Tank Map-ek bere ikerketa-jarduerak aurkezteko aukera ematen dio think tank-ei, espezializatutako publikoari zuzendutako tresna bat eskuragarri jarriz. Hala eta guztiz ere, mapa ez da soilik klima-aldaketaren gobernantzan lan egiten duten erakundeen erakusleiho bat. interakzio berriak, konexioak eta eztabaidak sortzeko aukerak sortzeko gaitasuna ere gainbegiratzen du.

Sailkapena think tank-ak ebaluatzeko metodologia berri batean oinarritua dago,  hurrengo esparru nagusiak aztertzen dituen konposite-indizea erabiliz: jarduerak, argitalpenak eta zabalkundea.

Azken Ranking-etan BC3-k lortutako emaitzak jarraian

 

2012ko sailkapena

2012 urteko jarduera aztertzen zuen ranking-a, 2013ko ekainean iragarri zen. BC3-k, Europa mailako lehen think tank izendatua izan zen. (Sailkapen estandarizatuaren kategorian).

(Sailkapen estandarizatua, think-tank-en eraginkortasuna neurtzen du per capita / ikertzaile terminoetan, erakunde bakoitzeko ikertzaile kopurua kontuan hartuta).

2013ko sailkapena

2013 urteko jarduera aztertzen zuen ranking-a, 2014ko ekainaren 29an iragarri zen. BC3-k, mundu mailako bigarren think tank izendatua izan zen. (Sailkapen estandarizatuaren kategorian).

2014ko sailkapena

2014 urteko jarduera aztertzen zuen ranking-a, 2015ko ekainaren 29an  iragarri zen. BC3-k, mundu mailako laugarren think tank izendatua izan zen. (Sailkapen estandarizatuaren kategorian).

2015eko sailkapena

2015 urteko jarduera aztertzen zuen ranking-a, 2016ko ekainaren 23an  iragarri zen. BC3-k, mundu mailako bederatzigarren think tank izendatua izan zen. (Sailkapen estandarizatuaren kategorian).

2016eko sailkapena2016 urteko jarduera aztertzen zuen ranking-a, 2017ko ekainaren 29an  iragarri zen. BC3-k, Europa mailako hirugarren think tank izendatua izan zen. (Sailkapen estandarizatuaren kategorian).

More info on Think Tank Map >>

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.