“BC3 euskal zentruko zuzendariak aldaketa klimatikoaren inguruko aholkuak emango ditu NBEn”, Diario El Correo

BC3 euskal zentruko zuzendariak aldaketa klimatikoaren inguruko aholkuak emango ditu NBEn”

Beste lau zientzialari espainiarrekin batera berotegi efektuaren ondorioak batuko ditu txosten pare batean

 

 

Maria Jose Sanzek, Klima Aldaketaren Euskal Zentroko (BC3) zuzendariak, NBEa aukeratu egin du beste bost zientzialari espainiarrekin batera, ozeano eta lurzoruan berotegi efektuak izandako eragina bi txostenetan jaso dezaten.

Nazio Batuen Erakundean dagoen Klima aldaketako adituen gobernuarteko panelean (IPCC) gai honen inguruko organo zientifiko nagusia da, eta berorrek eman du aditzera egiteke dagoen txosten berriaren informazioa webgune ofizialaren bitartez. Organismoa 1988an sortu zen informazio baliagarria batuz, gobernu eta gizartea aldaketa klimatikoak sortzen dituen arazoen jakinaren gainean jartzeko xedearekin.

Eratu zenetik, IPCCak lau edota bost urteren buruan klimaren arazoen inguruko bost txosten argitaratu ditu. Izan ere, seigarren bat burutzen ari dira egun 2021-2022an ezagutzera eramateko asmoz. Hala ere, berotegi efektuak hain ondorio bortitzak ditu, non gobernuek seigarren hori atera baino lehen beste hiru idazteko eskakizuna egin dio.

Lehendabizikoa, 2018an ateratzea aurreikusita dago. Honetan, industria aurreko garaiarekiko 1,5 graduko igoeraren ikerketa egingo da. Ondorengo biak ordea, 2019rako prest egongo direla esaten da, eta haietan tenperaturaren igotzeak lurzoru eta ozeanoetan izandako eraginak izango ditu aztergai. Horretaz gain, txostenotan, zientzialari espainiarren hausnarketak batuko dituzte.

Lurzoruaren inguruko txostenak basamortutzea, lurraren desagertzea, honen erabilera ekologikoa eta munduko ekosistemetan berotegi efektuaren gasak duten ondorioak landuko dituzte 640 hautagaien artean aukeratutako 52 herrialde ezberdinetatik datozen 103 adituk.

Maria Jose Sanz, Klima Aldaketaren Euskal Zentroko (BC3) zuzendariak, lurzoruak jasandako eragina aztertuko du Jose Manuel Moreno, Gaztelako Unibertsitateko ekologiako katedratikoarekin batera. Bestalde, Marta Rivera-Ferre, Viceko Unibertsitateko ikertzaileak, elikagaien segurtasunaren inguruan arituko da lanean.

Itsasoko ekosistemak eta hauen menpe dauden komunitateek klima aldaketaren ondorioz jasandako aldaketen txostena 569 hautagaien artean aukeratutako 41 herrialdetatik datozen 101 zientzialarik aztertuko dituzte. Hauen artean izango dira Kanaria Handiko Unibertsitateko Ozeanografiako Institutuan ikerlaria den Javier Aristegui eta Kantabriako Unibertsitateko Ingurugiroko Hidraulikako institutuko ikerkuntzan diharduen Iñigo Losada.

Zientzia Biologikoetan doktorea den Maria Jose Sanz Sanchezek (Valentzia 1963) elkarrizketa batean adierazi zuen bezala «ezinezkoa da» aldaketa klimatikoaren ondorioak guztiz ekiditea, baina etorkizunean izan ditzakeen efektuak murriztu egin daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.