Prentsa Oharra (2017-06-22) “Guaca-Mole Gisako Jasangarritasuna”

“Guaca-Mole Gisako Jasangarritasuna”

 

– Zenbait lekutan egindako jasangarritasunaren aldeko ahaleginek ingurumenaren gaineko presioa eragin dezakete beste leku batzuetan.

– Environmental Research Letters aldizkari ospetsuan argitaratu da BC3n lanean diharduen Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaileak zuzendutako lana, jasangarritasun globalerako kritikotzat jotzen den ekosistemen kudeaketa berri bat proposatzen duena.

 

“Aurrerapauso handiak eman ditugu zenbait lekutako ekosistemek gizakien ongizatearen gainean duten eragina ulertzeko, baina gaur egun, gure mundua estu-estu interkonektatuta dagoen arren, ezin dugu jasangarritasun-trantsiziorik lortu, baldin eta ez baditugu kontuan hartzen munduko beste leku batzuetan edo etorkizunen gerta daitezkeen agertokitik kanpoko kargak”.

Unai Pascual, Ikerbasque Research Professor BC3-an eta publikazioaren egile nagusia

Aipamena

Pascual, U., Palomo, I., Adams, W., Chan, K., Daw, T., Garmendia, E., Gómez-Baggethun, E., de Groot, R., Mace, G., Martín-López, B., Phelps, J. (2017). Off-stage ecosystem service burdens: A blind spot for global sustainability. Environmental Research Letters. https://doi.org/10.1088/1748-9326/aa7392

Link to publication

Bilbon, 2017ko ekainaren 22ean – Guaca-mole deritzon haurrentzako mahai-jokoan, jokalariek mazo bat erabiltzen dute han-hemenka ateratzen diren satorrak kolpatzeko, eta kolpe bakoitzaren ostean, satorrak beste zulo batzuetatik ateratzen dira. Joko honek iradokitzen digun irudiak ezin hobeto adierazten du leku jakin bateko arazo baten konponbideak beste arazo batzuk sorraraz ditzakeela beste leku batzuetan, eta jasangarritasunaren kasuan, zenbait esku-hartzek oso ondorio larriak ekar ditzakeela. Jasangarritasunaren arloan, toki baten ingurumen- edo giza-arazo bat konpontzen saiatzen garenean arazo hura beste eremu batzuetara tokialdatu daitekeela iradokitzen du. Tokialdaketa honek klima aldaketa, biodibertsitatearen murrizketa edo deforestazioren bezalako mundo mailako ingurumen arazoei mundo mailako erantzunak emotea eragozten du.

“Ingurumen-ihesak” izenaz ezagutzen dira, toki bateko ingurumenaren gaineko presioak murrizteko esku-hartze arrakastatsuek beste toki batzuetan eragin edo areagotzen dituzten presioak. Era askotako kasuak daude; adibidez, Europako arrain-populazioak berreskuratu ahal izateko, Mendebaldeko Afrikako uretan egiten den arrantzaren gaineko presioa areagotu da, eta ondorioz, tokiko arrantzaleek pairatzen dituzten inpaktuak ere. Bestalde, Txinako eta Europako basoei buruzko arautegiaren hobekuntzak Asia, Hegoamerika eta Afrikako tropikoetako deforestazioa areagotu du, Txinan eta Europan biomasaren inportazioak gehitu diren heinean. Honek ingurumenaren gaineko ondorio globalak ditu, baita ondorio sozialak ere askotan, zenbait lekutako biztanleen ogibidea kaltetzen den aldetik, adbidez, uholdeen kopurua handitzea, lurzoruaren higadura, uraren kalitatea murriztea, etab.

“Ikusten ez dena ez da existitzen” delako ikuspuntuak ondorio larriak ekar ditzake erronka sozio-ekologiko konplexuei aurre egitean, jasangarritasunaren aldeko asmo oneko jardunbideak zalantzan jarriz.

Agertokitik kanpoko kargak

Environmental Research Letters aldizkariak argitaratu duen ikerlan batean, BC3 Klima-Aldaketari buruzko Euskal Zentroko ikertzaileek, Alemania, Holanda, Suedia, Erresuma Batua, Espainia eta Kanadako ikertzaileekin batera, bertatik bertara aztertu dute nola askotan ekosistemen ebaluazioak ezikusiarena egiten dien horrelako inpaktu “urrun, lauso eta geroratuei”, egileen esanetan.
Unai Pascual lan honen ikertzaile nagusiaren esanetan, “ekosistemen agertokitik kanpoko kargak” izendapena eman dieten inpaktu horiek guztiak kritikoak izan daitezke jasangarritasun globalaren ikuspegitik. Hartara, Pascualen hitzetan, “aurrerapauso handiak eman ditugu zenbait lekutako ekosistemek gizakien ongizatearen gainean duten eragina ulertzeko, baina gaur egun, gure mundua estu-
estu interkonektatuta dagoen arren, ezin dugu jasangarritasun-trantsiziorik lortu, baldin eta ez baditugu kontuan hartzen munduko beste leku batzuetan edo etorkizunen gerta daitezkeen agertokitik kanpoko kargak”.

Ingurumen arloko jardunbideak arrakastatsuak izan daitezen, karga horiek aintzakotzat hartu eta Klima-Aldaketari buruzko Gobernu-Arteko Panelak (IPCC) eta Ekosistemen Bioaniztasun eta Zerbitzuei buruzko Gobernu-arteko Plataformak (IPBES) ekosistemen gainean egiten dituztenen antzeko ebaluazioetan sartu behar dira. Zenbait politikak inpaktu jakin batzuen ingurumen-ihesak aitortzen dituzte, adibidez, CO2 harrapaketa gaitasun handia duten basoen kontserbazioak ekosistema tropikaletara eraman dezakeela deforestazioa. Hala ere, horien gaineko neurketa zehatza egitea oso zaila denez gero, ingurumen-politika gehienetatik nahiz ekosistemen zerbitzuei buruzko ebaluazio gehienetatik baztertuta geratu ohi dira.

Garapen Jasangarriaren helburuak, arriskuan

Unai Pascualen iritziz, agertokitik kanpoko karga horiek aintzakotzat ez hartzeak arriskuan jar dezake Garapen Jasangarriaren helburuak lortzea. Ikerketan, Pascualek eta bere lankideek zenbait bide iradoki dituzte, zientzialariek nahiz erabakiak hartzen dituztenek ekosistemei buruzko ebaluazioetan “karga” horiek sar ditzaten. Horren harira, Unai Pascualek beharrezkotzat jo du “ingurumen-inpaktuei buruzko lana eta arriskuen analisia ekosistemek denboran eta espazioan zehar eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko ebaluazioekin konbinatzea. Zientziak ekarpen handia egn dezake mundo mailan ekintza politiko jasangarria errazteko, Globalki pentsatu eta tokian ekin” idea jarraituz.” Gainera, kargak neurtu eta bistaratzeko, dagoeneko asmatuta dauden kontzeptuak erabil daitezke; esaterako, “ur birtuala”, leku bakar batean inportatutako ondasunen kontsumoak ondasun horiek ekoizten diren eskualdeetako ur-horniketari eragiten diola irudikatzen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.