Prentsa Oharra (2016-11-23)

“BC3k COP22an aurkeztu zuen bikaintasuneko ikerketa-zentroen sare aitzindari baten (INCCCETT 4CB) sorkuntzan izan duen parte-hartzea, gaitasunak prestatu eta sortzeko helburuarekin”

 

Nazioarteko erreferentziazko 12 ikerketa-zentrok (horien artean dago BC3, Basque Centre for Climate Change), joan den azaroaren 14an, Marrakech-eko COP 22an argitara eman zuten Gaitasunak garatzeko klima-aldaketaren inguruko bikaintasun-zentroen eta Think-Tanksen nazioarteko sarea (INCCCETT 4CB, ingelesezko sigletan).

Sare horren idazkaritza teknikoa berriki sortutako Centre de Compétences Changement Climatique du Maroc (4C Maroc) erakundearen esku dago, eta goi-mailako zentroen partaidetza du. Horien artean, honako hauek daude: Inter American Institute for Global Change Research (IAI), lnstitut du Développement Durable et des Relations lnternationales (IDDRI), International Research Institute for Climate and Society of Columbia University (IRI), Stockholm Environment Institute (SEI) edo International Institute for Sustainable Development (IISD).

Jeitsi  Prentsa Oharra
http://www.bc3research.org/images/stories/press_releases/Nota_de_Prensa_BC3_Red_think_tanks_INCCCETT_4CB_23112016.pdf

 

[Bilbo, 2016ko azaroaren 23(a)]

Nazioarteko erreferentziazko 12 ikerketa-zentrok (horien artean dago BC3, Basque Centre for Climate Change), joan den azaroaren 14an, Marrakech-eko COP 22an argitara eman zuten Gaitasunak garatzeko klima-aldaketaren inguruko bikaintasun-zentroen eta Think-Tanksen nazioarteko sarea (INCCCETT 4CB, ingelesezko sigletan).

Sare horren idazkaritza teknikoa berriki sortutako Centre de Compétences Changement Climatique du Maroc (4C Maroc) erakundearen esku dago, eta goi-mailako zentroen partaidetza du. Horien artean, honako hauek daude: Inter American Institute for Global Change Research (IAI), lnstitut du Développement Durable et des Relations lnternationales (IDDRI), International Research Institute for Climate and Society of Columbia University (IRI), Stockholm Environment Institute (SEI) edo International Institute for Sustainable Development (IISD).

Sareak helburu hauek ditu:

  1. Herrialde guztien klima-ekarpenetan klima-ekintza bultzatzea, Hego-Hego-Ipar lankidetza hobetuta Think-Tanks-en eta bikaintasun-zentroen artean. Hala, asmoa da gobernuaren maila guztietan (tokikoan, eskualdekoan eta nazionalean) arduradun politikoen beharrei erantzutea.
  2. Gaitasunak garatzearen oihartzuna areagotzea, zabalkundea hobetuz eta eragin iraunkorra izango duten jardunbideetan arreta oinarrituz.

Ibon Galarragaren hitzetan (BC3ko ikertzaile seniorra eta sarean erakundearen ordezkaria da): “ekimen aitzindaria da, garrantzi handikoa Parisko Hitzarmena eraginkortasunez abian jar dadin laguntzeko; COP 21ean onartutako eta joan den azaroaren 4an indarrean jarritako hitzarmena, hain zuzen”.

 

BC3ak gaitasunak eta ezagupenak ekarriko ditu klima-aldaketaren arloan espezializatutako langileak trebatzeko, garapen-bidean dauden herrialdeak barnean hartuta. Galarragak honako hau gehitu du: “funtsezkoa da zientziaren munduaren eta klima-politikak diseinatu eta abiarazten dituzten pertsonen arteko komunikazio erreala eta etengabea, politika horiek eraginkorrak izan daitezen; eta funtsezkoa da, halaber, zientzialari guztiek ahalegina egitea politikak kudeatzen dituztenen berariazko testuinguruak eta aurrean dituzten aupadak ulertzeko”.

BC3ko zuzendari zientifiko Mª José Sanzek parte hartu zuen sarea abiarazteko egintzan, honako hauekin batera: Nizar Baraka, COP 22aren Batzorde Zientifikoaren lehendakaria; Carlos Gentille, Argentinako Gobernuko klima-aldaketarako eta garapen iraunkorrerako lehendakariordea; eta Daniele Violetti, Klima Aldaketarako Nazio Batuen Esparru Hitzarmeneko idazkaritzaren ordezkaria.

Mª José Sanzek honako hau nabarmendu zuen: “mota honetako ekimenen beharra, ziurtatzeko zentro horiek euren ezagupenak modu egokienean transferitzen dituztela, herrialde guztiek aukera izan dezaten klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko planak lehenbailehen abian jartzeko, baliaturik klimaren inguruko politikak eskain ditzakeen aukerak garapen iraunkorreko helburuak betetzeko; pentsatuz, betiere, herrialde guztietan pertsonen eta ekosistemen bizi-kalitatearen etengabeko hobekuntzan (bereziki, herrialde ahulenei dagokienez).

 

INCCCETT 4CB sarea, informazio gehigarria

Asmoen adierazpena: Testuingurua

Parisko Hitzarmenak aro berri bat ezartzen du klima-aldaketaren inguruko nazioarteko lankidetzan. Gaitasunak garatzeko xedea nabarmentzen du; izan ere: “Alde guztiek elkarlanean aritu behar dute garapen-bidean dauden herrialdeen gaitasuna areagotzeko eta laguntza hobetzeko, gaitasunak garatzea helburu izango duten jardunak aurrera eramatearren […] eskualdeko, aldebiko eta alde anitzeko ikuspegietatik”. Garapen-bidean dauden herrialde gehienek nabarmendu zuten gaitasunak sortzea lehentasunezkoa dela haien maila nazionaleko ekarpenak (NDC, ingelesezko sigletan) lortzeko behar diren neurriak diseinatu eta aplikatzeko, eta herrialde askok hori aurretiazko eskakizuntzat jotzen dute arintzearen eta egokitzapenaren inguruko jardun handinahia gauzatzeko. Halaber, klimaren esparruan gaitasunak garatzeak lagundu egingo du garapen iraunkorraren helburuak lortzen. Klimaren gaineko Ekintzaren Mundu Programak mobiliza daitezela eskatzen die agente guztiei, bikaintasun-zentroak eta gogoeta-taldeak barne direla.

Aurrerapen horien argitan, eta dagoen premia onartuta, hamabi erakundek aurkeztu dute “Gaitasunak garatzeko klima-aldaketaren inguruko bikaintasuneko eta Think-Tanks-eko zentroen nazioarteko sarea (INCCCETT 4CB, ingelesezko sigletan)”.

Sarearen asmoa da mundu osoko bikaintasun-zentro eta gogoeta-taldeen arteko koordinazioa hobetzea eta koherentzia areagotzea, gaitasunak garatzera bideratutako jardueren eragina handitzeko helburuarekin. Haren idazkaritza 4C Maroc-en dago (Centre de Compétences Changement Climatique du Maroc).

Lan arlo nagusiak

  1. Gaitasunak garatzeko eredu berriak arretaz aztertzea, dauden ikerketa, ezagutza eta prestakuntzako gaitasunak baliatuta.
  2. Gogoeta-taldeen eta bikaintasun-zentroen etengabeko konpromisoa sustatzea, eta ekarpen nazionalak (ND) abian jartzea.
  3. NDCa diseinatu eta abian jartzearen inguruan dagoeneko badauden nazioarteko eta eskualdeko ekimenetan parte hartzea.
  4. Gogoeta-taldeen eta bikaintasun-zentroen arteko lankidetza sustatzea, politiken arduradunentzat ikerketak, ezagutzak eta prestakuntzak garrantzi bera izango dutela ziurtatzeko.
  5. Gaitasunak garatzeko jardueren eraginkortasuna ebaluatzeko ereduak eta tresnak hedatzea.

Kide fundatzaileak

  1. 4C Maroc – Centre de Compétences Changement Climatique
  2. IAI – Inter American Institute for Global Change Research
  3. BC3 – Basque Centre for Climate Change
  4. I DDRI – lnstitut du Développement Durable et des Relations lnternationales
  5. RedeClima Brazil
  6. (CR)2 – Center for Climate and Resilience Research, Chile
  7. IRI – International Research Institute for Climate and Society of Columbia University
  8. DIE – Alemaniako Garapen Institutua
  9. NCSC – National Climate Change Strategy Research and International Cooperation Center, China
  10. Consortium of Finnish Universities T3- Tampere
  11. SEI – Stockholm Environment Institute
  12. IISD – International Institute for Sustainable Development

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.