BC3: egoitza-aldaketa etapa berrirako

BC3-ko ikerketa-taldeak (Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai) aste honetan amaituko du egoitza-aldaketa eta ekainaren 1etik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Parkean izango da. Une horretatik aurrera, bada, zentroa osatzen duten administrazio zein ikerketako lan-taldeak, guztira 42 lagun, egoitza berrian izango dira

BC3 Unibertsitatearen azpiegitura berrian kokatu den lehen BERC zentroa da, hau da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustaturiko Euskal Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetako lehena. Bertan izango dituzte lehen mailako ikerketa-jarduera burutzeko baldintzarik egokienak, puntako ekipamenduak jartzen dituena zientzia eragileen esku.

Garai berri baterako indartzen

Egoitza berritik eta kokapenak eskuratuko dizkien sinergiak baliatuta, BC3ren asmoa da klima-aldaketaren arloko bere ekarpenak garatzen jarraitzea eta areago zabaltzea, une erabakigarrian sartu baita ikerketa-lerro hau. 2015ean Pariseko Klimaren Gailurra egin eta gero, “post-COP21” garaiak askotariko erronkak dakartza berarekin bat, nagusiki, hitzartutako akordioak burutu ahal izateko neurri zehatzak eskaintzea. Parisek mugarri bat ezarri du multilateralismoaren historian mugarria izan da eta neurri handian, azken urte hauetan askotariko zientzia diziplinetatik egindako ekarpenei esker gertatu da. Klima-aldaketak aurrera egin du mundu osoko agenda politikoetan, eta etapa berrian egin beharreko ekarpenak kudeatzeko, BC3 berak bere gaitasunak indartu egin ditu Zientzia Zuzendaria izendatuta Prof. María José Sanz bere ibilbide profesionalean askotariko ardurak izan baititu arlo akademikoan eta erabaki politikoak zuzentzeko orduan. Besteak beste FAOn (Nazio Batuen Erakundeko Elikadura eta Nekazaritza) eta CMNUCC delakoan (Nazio Batuen Erakundeko Klima Aldaketarako Konbentzio Markoa) jardun du.

Mundu mailako erreferentziazko zentroa

BC3 bikaintasunera zuzendutako ikerketa-zentroa da, 2008. urtean sortua Eusko Jaurlaritzaren BERC estrategiaren barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko laguntzarekin. Bere helburua da klima-aldaketaren arrazoi eta ondorioen ikerketan epe luzeko bikaintasuneko ikerketa sustatzea eta zientziatik abiatuta, politikak aberastea, Planetaren babesarekin osagarria den arau-markoan egoki aplika daitezen.

Zazpi urteko ibilbidean, BC3-k bere posizioa sendotu du munduko erreferentzien artean. 2014.an klima-aldaketako ekonomia eta politikako munduko bigarren Think Tank-ik eraginkorra izendatu zuen ICCG-k (International Center for Climate Change Governance); sailkapenean, nazioarteko 295 erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuenak analizatzen dira.

2016 urtean, BC3-k 50 nazioarteko ikerketa-proiektu baino gehiagotan dihardu, finantzaketa pribatu nahiz publikokoak, deialdi lehiakorretan lortutako bitartekoez, beraz. Gaur egun, HORIZON 2020 programa europarreko 7 proiektutan ari da bere 4 ikerketa-lerroetan: Low carbon, Klima eta natur ingurunea, Osasuna eta klima eta Klima politika.

BULEGO BERRIEN HELBIDEA

BC3-Basque Centre for Climate Change
Sede Eraikina 1, 1. solairua
UPV/EHUko Parke Zientifikoa
Sarriena Auzoa zbkirik gabe
48940 Leioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.