BC3-k Zientzia eta Teknologia Fakultateko V. Ikerkuntza Jardunaldietan parte hartuko du


horizontal_conferencia

BC3-k Zientzia eta Teknologia Fakultateko V. Ikerkuntza Jardunaldietan parte hartuko du

Prof. María José Sanz BC3 Basque Centre for Climate Change-ko Zuzendari Zientifikoak hasiera hitzaldia eskainiko du, “Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta París” izenburupean, honetaz gain BC3-k parte aktiboa izango du jardunaldietan besteak beste poster bat aurkezten duelarik.

Apirilaren 6an eta 7an Zientzia eta Teknologia Fakultateko V. Ikerkuntza Jardunaldiak izango dira. Egun horietan zehar, ikerkuntza langileek Ahozko Komunikazioak eskainiko dituzte, eta ikerkuntza taldeek haien lan-ildoak aurkeztuko dituzte poster moduan. Bertan, Fakultateko ikertzaileek lortutako emaitza garrantzitsuenak eta haien etorkizuneko proiektuak erakutsiko dituzte.

Jardunaldien irekiera apirilaren 6an, asteazkena, 12:00etan egingo da, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Bertan, parte hartuko dute Amaia Esquisabel Eusko Jaurlaritzako Zientzi Politikorako Zuzendariak, Carmelo Garitaonandia Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak eta Esther Dominguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoak. Jarraian, María José Sanz bc3 Basque Centre for Climate Change-ko Zuzendari Zientifikoak hasiera hitzaldia eskainiko du, “Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta París” izenburupean.

Apirilaren 6an, asteazkena, 8:40ean, Ibon Cancio irakasleak Ahozko Komunikazioen saioei hasiera emango die Gradu Aretoan, hurrengo txostenarekin: “Una gran infraestructura de investigación europea (The European Marine Biological Resource Centre) en la Estación Marina de Plentzia”. 9:00etatik aurrera ikerkuntza langileek Ahozko Komunikazioak aurkeztuko dituzte hurrengo arloei eskainitako saio paraleloetan: I) Biologia, II) Kimika (Kimika Analitikoa eta Kimika Fisikoa), III) Matematika, IV) Ingeniaritza Kimikoa eta V) Geologia.

Apirilaren 7an, osteguna, 10:00etatik 11:30era Fakultateko Gradu Aretoan Emakume Ikertzaileei eskainitako saio bat egingo da, Berdintasun Batzordeak sustatua.

11:30ean, Grande Sallean, Fakultateko Dekanoak “V. Ikerkuntza Jardunaldietako Poster Onenari Saria” emango du. Jarraian, 12:00etatik 14:00etara Ahozko Komunikazioen bigarren saioa egingo da, hurrengo arloei eskainia: I) Biologia Molekularra eta Biokimika; eta Bioteknologia, II) Kimika (Kimika Ez-organikoa eta Kimika Organikoa) eta III) Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa.

Jardunaldiak garatzen diren egunetan zehar, Fakultatean orain lantzen ari diren ikerketa-ildoak aurkeztuko dira poster moduan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Grande Sallean. Zentroko ikasleek erakusketa hau bisitatzeak Jardunaldietako helburuetako bat lortzen lagunduko du, alegia, ikasleen arteko ikerkuntza bokazioak piztea. Bestalde, Fakultateko ikertzaileen lan-arloen erakusketak ikerkuntza-talde bakoitzarentzako informazioa eguneratzea ahalbidetuko du, eta hori kolaborazio berrietarako eta etorkizuneko jakintza-alor anitzeko proiektuetarako lagungarri izango da.

Informazio guztia hemen: http://www.ehu.eus/eu/web/ztf-fct/content/-/asset_publisher/0GOp/content/w_noticia_20160331_jornadas_investigacion2016?redirect=http%3A%2F%2Fwww.ehu.eus%2Fes%2Fweb%2Fztf-fct%2Fhome%3Fp_p_id%3D101_INSTANCE_P5uA%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26p_p_col_id%3Dcolumn-2%26p_p_col_pos%3D2%26p_p_col_count%3D5

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.