BC3 ko Zuzendari Zientifikoa den Prof. Maria José Sanz-ek, Erronkak/Desafios ekimenaren baitan hitzaldi bat eskeiniko du


Logo jakiunde

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutariko Erronkak/Desafios ekimenaren baitan, hurrengo jardunaldia ospatuko da, Martxoak 11an San Telmo Museoan,

Zein dira XXI. mendeko ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkak?

Prof. Maria Carmen Gallastegi-k koordinatua, gure gizartearen etorkizunari begira gure buruari egiten dizkiogun galderak erantzuten saiatzea da jardunaldiaren helburua.

Hala nola, “Zein da gure seme-alaben etorkizuna”, “Nola gainditu errenta-desberdintasunak”, “Sartu behar al dugu etika gure sistema ekonomikoan?”, “Hazkundearen alderdi demografikoak”, “Nazioarteko ekonomian aldaketa historikorik gertatuko al da?”, “Ingurumena eta hazkunde ekonomikoa”, “Klima-aldaketa eta gizakien ongizatea”, “Itsas mailaren gorakada eta horrek gure hondartzetan duen eragina”, “Egokitzapena”, “Tresna fiskalak, eta ingurumen-aktiboak babestea”…

Gisa honetako galderak sortzen zaizkigu gaur egun bizi dugun egoeran, eta gai garrantzitsuak dira gizartearen etorkizun ekonomikorako ez ezik, baita gizakiaren eta ingurugiroaren etorkizunerako ere.

BC3(Basque Centre for Climate Change) ko Zuzendari Zientifikoa den Prof. Maria Jose Sanz -ren hitzaldia,

Photo_1_MJSanz

Ingurumenaren beste erronkak
Martxoak 11,13:15-13:45ean, San Telmo Museoan

Jardunaldiaren egitaraua eta izen ematea hemen http://www.jakiunde.eus/eu/jarduerak/erronkak/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.



©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies