Berria Egunkariak publikatutako berria (2016-01-23)

Berria Egunkaria “Zuzendari berria du BC3 klima aldaketaren euskal zentroak. Maria Jose Sanzek begi onez ikusi du COP21 goi bilera”


Berria Egunkariak publikatutako berria (2016-01-23)

Begirada baikorra
Zuzendari berria du BC3 klima aldaketaren euskal zentroak. Maria Jose Sanzek begi onez ikusi du COP21 goi bilera. Iruditzen zaio «mugarria» izan dela, «bide baten hasiera».

“Mehatxua barik, aukera. Horrela ikusi behar da egungo klima aldaketa, Maria Jose Sanz Sanchez Valentziako Unibertsitateko Biologia Zientzietako doktorearen (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1963) arabera. Ostegunetik, BC3 klima aldaketa ikertzeko euskal zentroko zientzia zuzendaria da. Eta uste du pentsaera hori dela arazoari aurre egiteko modua. Iruditzen zaio Parisko COP21 goi bileran parte hartu zuten agintarietako askok ere hala ikusi dutela. Bestelako garapen eredu bat sortzeko aukera izan behar dela deritzo, iraunkorragoa.

Baikortasun hori dauka abenduan mundu osoko estatu eta gobernuburuek lortutako akordioa aztertzen duenean ere: «mugarria» izan zela esan du. «2000. urtetik, gertutik eta barrutik ezagutu ditut horrelako goi bilerak. Porrotak ikusi ditut bata bestearen atzetik. Orain arte, bakoitzak norabide batean jotzen zuen. Egia da akordio horrek ez duela bete beharreko helburu zehatzik, baina denek arazoaren diagnostiko bera egitea lortu du: estreinakoz, bat datoz klima aldaketa zerk eragiten duen eta baretzeko zer egin behar den zehaztean. Sekulako urratsa da; bide baten hasiera».”

V2_BERRIA_MjSanz_23012016

Irakurri berri osoa: Berria (2016-01-23)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.