Ainhoa Magrach, BC3ko ikertzailea, Elhuyar aldizkariari eskainitzako elkarrizketan azaldu duen bezala, National Geographic aldizkariari eskertu behar dio ikerketa munduan sartu izana. Magrachek, elkarrizketan zehar bere ibilbideari buruz mintzatu da, unibertsitatean hasi zenetik biologia ikasten urte honetan lortutako Leonardo bekara arte.
“Egin kontu: txikitan National Geographic-en ikusitako basoa aurrez aurre ezagutzeko aukera izan dut. Baina, aldi berean, hondamendiaren lekuko izatea ere egokitu zait eta hori benetan latza da” Ainhoa Magrach, BC3ko ikertzailea Elhuyar aldizkarian.
Elkarrizketa eskuragai Elhuyar aldizkariko webgunean.