19 urtarrila, 2017

Prentsa Oharra (2017-01-19)

"Ozeano Artikoan izotzik gabeko uda batek arriskuan jar ditzake Parisko Akordioaren helburuak".Ikerlan berri batek adierazi duenez, ozeano Artikoko itsas izotza urtzearen oraingo joerak arriskuan jar litzake klima-aldaketari aurre egiteko Parisko Akordioaren helburuak. Ikerlanaren egileek ondorioztatu dutenez, itsas izotzaren urtzeak etorkizunean albedoaren gutxitzeak eragingo du. Honen ondorioz, karbono-dioxidoaren emisio globalak zerora murriztu beharko lirateke aurreikusitakoa baino 5 - 15 urte lehenago, akordioak ezarritako helburuak bete ahal izateko. Gainera, ikerketaren arabera, tenperatura globalen igoera 1,5 Celsius graduetara mugatzeko helburua, Parisko Akordioak ezarritakoa, karbono-emisio “negatiborik” gabe ezingo litzateke lortu.
22 ekaina, 2017

Prentsa Oharra (2017-06-22) “Guaca-Mole Gisako Jasangarritasuna”

GUACA-MOLE GISAKO JASANGARRITASUNA -Zenbait lekutan egindako jasangarritasunaren aldeko ahaleginek ingurumenaren gaineko presioa eragin dezakete beste leku batzuetan. - Environmental Research Letters aldizkari ospetsuan argitaratu da BC3n lanean diharduen Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaileak zuzendutako lana, jasangarritasun globalerako kritikotzat jotzen den ekosistemen kudeaketa berri bat proposatzen duena.Bilbon, 2017ko ekainaren 22ean – Guaca-mole deritzon haurrentzako mahai-jokoan, jokalariek mazo bat erabiltzen dute han-hemenka ateratzen diren satorrak kolpatzeko, eta kolpe bakoitzaren ostean, satorrak beste zulo batzuetatik ateratzen dira. Joko honek iradokitzen digun irudiak ezin hobeto adierazten du leku jakin bateko arazo baten konponbideak beste arazo batzuk sorraraz ditzakeela beste leku batzuetan, eta jasangarritasunaren kasuan, zenbait esku-hartzek oso ondorio larriak ekar ditzakeela. Jasangarritasunaren arloan, toki baten ingurumen- edo giza-arazo bat konpontzen saiatzen garenean arazo hura beste eremu batzuetara tokialdatu daitekeela iradokitzen du. Tokialdaketa honek klima aldaketa, biodibertsitatearen murrizketa edo deforestazioren bezalako mundo mailako ingurumen arazoei mundo mailako erantzunak emotea eragozten du.




María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.