Hedabideetan

20 apirila, 2020

Baso helduek aurreikusitakoa baino CO2 gutxiago xurgatzen dute: “Sakonago erabili behar dugu geure burua, isuriak murrizteko”

La Marea aldizkariaren gehigarri den Climaticak BC3ko ekofisiologoa den Teresa Gimeno elkarrizketatu du ikerketaren inguruan. Elkarrizketan zehar, Gimenok ikerketan lortutako emaitzek baso helduak aldaketa klimatikoa arintzeko giltzarri direla baina mugak dituztela adierazi du.
15 apirila, 2020

Anil Markandya participate in the “The ClimateTech Podcast”

BC3 former director Anil Markandya participate in the The ClimateTech Podcast of UNEP DTU Partnership, a leading international research and advisory institution on energy, climate and sustainable development. In this podcast series, experts and practitioners present their views and insights on specific technologies or sectors, that can help address the climate crisis, and more importantly, how we can speed up its implementation in the developing world. The programme participate Anil Markandya, Former Director of the Basque Centre for Climate Change, Richard Klein, Senior research fellow at the Stockholm Environment Institute and  Jessica Troni, Head of the adaptation unit at UN Environment
14 apirila, 2020

Berria egunkariak asteburu honetan koronabisurak munduri ekarriko dion aldaketaren inguruan gogoeta egin du. Horretarako jakintza arlo ugariko 30 aditu elkartu ditu aldaketa honek ekarriko duen mundu aldaketaren nondik norakoak izan daitezkeen esagutzeko. Aditu hauen artean BC3 - Basque Centre for Climate Change-ko zuzendari den María José Sanz aurkitzen da, COVID-19ak krisi klimatikoan izango dituen eraginen inguruan gogoeta egin du.
7 apirila, 2020

Biodibertsitatea, ‘Bizi asegurua’ planetaren geroa bermatzeko

Biodibertsitatea jomugan dago, 50 herrialdetako 145 adituk egindako IPBESen azken txostenak milioi bat espezie baino gehiago desagertu direla ohartarazi zuenetik. Unai Pascual, Ikerbasque ikertzailea BC3 - Basque Centre for Climate Changen txostenaren ikertzaileetako bat El Mundo, Plan a, futuro de la tierra izeneko saio berezian elkarrizketatua izan da. Bertan, biodibertsitateak planetaren etorkizunean duen eginkizunari buruz hitz egin du, gizakia hura zaintzeko gai ez balitz gertatuko litzatekeena aztertuz.
6 apirila, 2020

Krisi klimatikoa eta osasun larrialdia

BC3 - Basque Centre for Climate Change-ko ikertzaile den Unai Pascual Berria Telebistan munduak bizi duen krisi larriaz aritu da. Pascualen hitzetan, koronabirusak eragindako osasun larrialdi honetan munduak bizi duen krisi guztiak bateratuak ikusten dira, bioaniztasunaren galera, krisi ekonomikoa, krisi klimatikoa... Elkarrizketan zehar orain arte ezagutu gabeko osasun larrialdi honek ekarri ditzakeen ondorioez aritu da ikertzailea, Iñaki Petxarromanek zuzendutako elkarrizketan.
31 martxoa, 2020

Haragiaren kontsumoa eta klima-aldaketa: Agustín del Pradoren elkarrizketa, BC3ko ikertzaile seniorra, Anafricen

Haragiaren kontsumoa eta klima-aldaketarekin duen lotura azken hilabeteetako gai eztabaidatuenetakoa izaten ari da.Agustín del Prado, - BC3 - Basque Centre for Climate Changeerakundeko ikertzaile seniorrak elkarrizketa bat egin du Anafric (Asociación Empresarial Carnica) elkarteari. Bertan, hausnarkarien eta klima-aldaketaren arteko lotura azaldu du, animalia horiek klima larrialdiarekin duten lotura azalduz. Galdera - Erantzuneko elkarrizketa batean, del Pradok, hainbat ikerketatik lortutako datuekin, haragi-kontsumoak klima-aldaketan eragiten dituen kausak eta ondorioak azaltzen ditu.
30 martxoa, 2020

Unai Pascual, Amarauna irratsaioan, COVID-19k klima larrialdiari ekarriko dizkion ondorioen inguruan elkarrizketatua izan da

Unai Pascual, BC3 - Basque Centre for Climate Changeko Ikerbasque ikertzailea, Amarauna, Euskadi Irratia, irratsaioan COVID-19k izango dituen ondorioen inguruan elkarrizketatua izan da klima aldaketaren ikuspuntutik. Ikertzailearen arabera ezohiko egoera honek gure planetaren osasunari ekarriko dizkion ondorioak ateratzeko azkarregi da oraindik. Klima larrialdian koronabirus honek eraginak izango dituen edo ez jakiteko goiz dela adierazi du Pascualek, egoera normaltasuna bueltatzen denean emaitzak eta efektuak aztertu behar dira, eta trantsizio energetikoa eta ekologian izango dituen eraginak identifikatu beharko dira.
18 martxoa, 2020

Elhuyar Aldizkaria – Haragia jatearen eta klimaren arteko erlazioa aztergai

Martxoko Elhuyar Aldizkariak atal bat eskaini dio klima aldaketa eta hausnarkarien arteko erlazioari. Atal bere honetan Agustin del Prado, BC3 – Basque Centre for Climate Changeko ikertzailea, eta Pablo Manzano, Helsinkiko Unibertsitaterako ikertzailea, Elhuyar Aldizkarian elkarrizketatuak izan dira haragia jatearen eta klimaren arteko erlazioaren inguruan. Elkarrizketan zehar bi ikertzaileek haragi-kontsumoak kliman duen eragina konplexuaren inguruan eta abeltzaintza eta artzaintza estentsiboak ingurumenerako onuragarriak diren edo ez aztertu dute.
11 martxoa, 2020

C84 | María José Sanz. “Energia eredua berritzeak aukera sozioekonomikoak sortzen ditu”

María José Sanz, BC3 - Basque Centre for Climate Change erakundeko zuzendari zientifikoa, Asociación de Fabricantes de Distribuidoreseko (AECOC) aldizkarian CO2 isuriak murrizteko eta energia fosilak berriztagarriekin ordezkatzeko premia aztertu du. Horrez gain, moldekatze energetiko berriak ekonomian ekarriko dituen aukera berriak eta elikadura ereduan ekarriko duen aldaketa aztertu dituzte.
9 martxoa, 2020

Alegul Sormanek Hágase la Luz programan parte hartuko du, klima aldaketaren aurrean gazteek duten papera ikusarazteko

Alevgul Sorman, Ikerbasque ikertzaileaBC3 - Basque Centre for Climate Changen, belaunaldi gazteenen ahotsak klima aldaketari aurre egiteko eta erantzuna emateko duen garrantzia azpimarratu du.Radio Euskadiko "Hágase la Luz" saioan parte hartu du ikertzaileak, zeinetan ikerketa zentroak etengabeko lankidetza du larrialdi klimatikoari aurre egiteko erronkari garrantzia emateko. Sorman Ozeano Barean abentura batetik itzuli berri da, Japoniako gobernuak antolatutako munduaren inguruko bidaia bat, non itsas abenturan parte hartu duten 200 gazte baino gehiagoren artean erraztailea izan den.