Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Aline Chiabai ikerlariak “Zientzia eta teknologia Berdintasunean” hitzaldian parte hartuko du

7 azaroa, 2017 @ 9:00 am - 11:30 am

 2017ko Berdintasunerako Foroaren Jardunaldia
“Zientzia eta Teknologia berdintasunean”
2017 Azaroak 7 (09:30-11:15)
Leioako EHUko Zientzia Parkeko Egoitzan

 

Asteartean, azaroaren 7an, Leioako EHUko Zientzia Parkeko Egoitzan, 09:30etik 11:30era, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak “Zientzia eta teknologia Berdintasunean” jardunaldi irekia egingo du, Emakundek lideratutako 2017ko Berdintasunerako Foroaren testuinguruan.

BC3 Basque Centre for Climate Change eko Ikerlari Seniorra den Aline Chiabai-k parte hartuko du bertan.

Jardunaldi hau Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatu du.  Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz parte hartuko du Emakunderen Berdintasunerako Foroan, jardunbide zientifiko-teknologikoen bide osoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian, ikaskuntzaren oinarritik hasi eta garapen profesional eta enpresarialera arte, dibulgazioko, hezkuntzako eta enpresaren arloko ikuspegiarekin.

Gizartera zientzia eta teknologia hurbiltzeko, arlo horretan emakumeen rola babesteko eta zabaltzeko, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko Euskadiko parke Teknologikoen Saretik garatzen ari diren Plan Estrategikoko ekintzen planetan sartuta dago ekimena.

Jardunaldian zehar Marta Machoren presentzia izango dugu, Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia (Emakume zientzialariak) espazio digitalaren editorea; horri esker zenbait sari jaso ditu, haien artean, 2016ko Berdintasunaren Emakunde Saria.

Jardunaldia irekia da eta hezkuntza arloko pertsonei (irakasleak, ikasleak, administrazioa), enpresa zientifiko-teknologikoaren arlokoei eta publikoari, oro har, zuzenduta dago

Informazio gehiago eta izen-emateak bizkaia@parke.eus


Programa

09:30 Aurkezpena eta ongietorria

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Emakunde

09:45 Hitzaldia: Mujeres con Ciencia (Emakume zientzialariak)

Marta Macho, Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia (Emakume zientzialariak) espazio digitalaren editorea; horri esker zenbait sari jaso ditu, haien artean, 2016ko Berdintasunaren Emakunde Saria.

10:30 Bizkaiko emakumeen esperientzia-mahaia:

  • Aline Chiabai, Basque Center for Climate Change. Emakume ikertzaile.
  • Azucena Castro Espido, OWL enpresako Zuzendari Nagusia. Emakume ekintzailea.
  • Inés Núñez de la Parte, Ingeteam enpresako Zerbitzu Juridikoen Zuzendaria. Enpresa munduko emakumea.

11:15 Agurra, kafea eta amaiera.

Xehetasunak

Data:
7 azaroa, 2017
Ordua:
9:00 am - 11:30 am
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,

Egoitza

BC3-Basque Centre for Climate Change
Sede Building 1, 1st floor, Scientific Park of the University of the Basque Country
Leioa,Bizkaia48940Spain
Phone
+34 944 014 690
View Egoitza Website