Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Klimagune Workshop 2014: “Landa-ingurunearen aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean”

4 abendua, 2014 @ 9:00 am - 3:00 pm

Klimagune Workshop 2014

Klimagune Workshop-a klima-aldaketari buruz eztabaidatzeko zientzia-politika foroa da. Bateragune hau Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragile guztiei zabaldurik dago eta baita klima aldaketaren gainean interesa duten eragileei. Ekimen honen helburua da ezagutza, proiektuak eta garapenak partekatzea aurrerapen zientifikoen mailan, betiere arlo horretan diharduten ikerketa-talde eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan eta elkarlanean oinarrituta. Orain dela 5 urte lehenengo edizioa antolatu zenetik, 400 pertsonek hartu dute parte urtero antolatzen den ekimen honetan. Gaur egunerarte, 5 zeharkako gai jorratu izan dira, alegia, Egokitze estrategiak Euskal Herri mailan, Ekonomia berdea,Iraunkortasunerantz egin beharreko trantzisioak eta Landa-ingurunearen aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean.

Seigarren edizio honek “Klima aldaketaren zientziaren komunikazioa: aukerak eta erronkak” izango du leloa, eta Azaroak 23an , Bizkaia  Aretoan izango da Bilbon.

Topaketan barne hainbat ekintza antolatuko dira. Osoko bilkuran nazioartean ospe haundi duten hizlari nagusiak parte hartuko dute, jorratutako gaien buruz beraien gogoetak partekatzeko .Bestalde, ikerlariek, beraien oztopo eta aukerak mahai-inguruetan partekatu ahalko dituzte Jarraian 3 lan taldetan antolatuko dira partaideak.

KLIMA ALDAKETAREN ZIENTZIAREN KOMUNIKAZIOA: AUKERAK ETA ERRONKAK

2009an argitara emandako Eurobarometro  baten arabera, europarrek uste dute klima-aldaketa dela planetak aurre egin beharreko mehatxuen artean bigarrena –munduko gosea litzateke mehatxurik handiena–. Dena dela, jendeak oraindik oker interpretatzen ditu klima-aldaketaren kausak. Esate baterako, Espainiako biztanle gehienek ozono-geruza agortzearekin lotzen dute klima-aldaketa.  Horrez gain, ematen du azken urteotan –krisialdi ekonomikoak 2008an munduaren gehiengoa kolpatu zuenetik hain zuzen ere– behera egin duela klima-aldaketaren garrantziaren gaineko pertzepzioa, nahiz eta klima-aldaketaren inpaktuak bizkortu direla erakusten duten froga zientifikoak nabarmen gehitu diren. Klima-aldaketari buruzko kontzeptu okerrek kezka handia eragiten dute ikertzaileen artean. Klimagune Workshop 2015 ekitaldiak funtsezko galdera bat planteatzen du: pertzepzio oker horiek zer neurritan lotzen dira hedabide nagusien edo masa-hedabideen –prentsa, irrati eta telebista barne– zereginarekin?

Europako hedabideek jarrera sentsazionalistarako joera izaten dute klima-aldaketaren berri emateko, munduko beste eskualde batzuetan ez bezala, Ameriketako Estatu Batuetan adibidez, non hedabide nagusienak klima-aldaketaren aurrean eszeptizismoaren jarrerara lerratu diren. Bi ikuspegietako bat bera ere ez da adostasun zientifikoan oinarritzen. Izatez, Europan gehiegitan leporatzen zaio klima-aldaketari ia guztiaz –inguru jakin bateko uholdeetatik, ohikoak ez diren bero-boladetara–, eta askotan oso froga zientifiko gutxi izaten da baieztapen horiek babesteko. Hedabideek klima-aldaketari buruzko iritzi publikoa sortzeko modua garrantzi handiko alderdia da, eta Klimagune Workshop 2015 ekitaldian gai hori aztertuko da. Hedabideek informazio zientifikoko iturriak nola erabiltzen dituzten eta gizartera hedatu aurretik informazio zientifikoa nola iragazten duten aztertuko dugu. Alderdi horiek zientzialarien kontrolez kanpo daude; alabaina, zientzialariek beraiek aztertu beharreko alderdiak dira.

Oro har, ematen du hedabide nagusiek teknika sentsazionalistak eta alarmistak erabiltzeko joera dutela, datu zientifikoak erabilita jendea motibatu beharrean eta jendeak jardun dezan bultzatu beharrean. Arriskuen inguruko polemikak kazetariengan duen erakarmenak sortutako jarrera izan daiteke. Horrek ’bazterketa, paralisia (edo) gogogabezia’  eragin du, jendearen motibazioa lortu ordez edo jendea klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko jardun dezan eragin ordez.   Halaber, klima-aldaketaren irudirik ezagunenak hartz polarra gisako biktima karismatikoekin lotzen dira. Eta askok klima-aldaketaren aurka borrokatzeko narratiba indartsu gisa ikus badezakete ere, agian klima-aldaketaren pertzepzio okerra ari da sortzen, klima-aldaketa geografikoki urrutiegi dagoela eta pertsonen eguneroko bizitzarekin loturarik ez duela pentsaraz dezake. Era berean, klima-aldaketa hondamendietan eta arriskuetan oinarritzea –eta ez hainbeste soluzioetan– ez da, agian, oso lagungarria gizartearen jardunean eta balioetan hautematen den hutsunea betetzeko .

Zientzialarien artean iritzi nagusia da Europako masa-hedabide batzuetan gaur egun erabiltzen den diskurtsoak klima-aldaketaren gaineko kezka sortu duela gizartean, baina ez duela piztu jokabide ekologiko eraginkor baterako behar besteko jardunik.  Horrenbestez, Klimagune Workshop-ek  galdera garrantzitsu hauek planteatuko ditu: zer egiteko betetzen du zientziak hedabideei klima-aldaketari buruzko informazioa emateko garaian? Nola hobe dezakete hedabide nagusiek zientziaren dibulgazioa jendeak jardun dezan sustatzeko?

Klimagune Workshop 2015 ekitaldian, klima-aldaketaren arloko zientzialariek dituzten erronkak eta aukerak aztertuko dira, betiere hedabideen bitartez komunikazio-ikuspegi eraginkorragoen bilaketa aintzat hartuta.

Hartara, ekitaldi honen helburua izango da hobeto ulertzea nola komunikatu behar den klima-aldaketa eta horrek zer eragin izan dezakeen gizarteak klima-aldaketari dagokionez izango duen iritzian eta jarreran.
Klimagune Workshop 2014 zientzialariei, komunikazioaren profesionalei (kazetariei, eta abar) eta, oro har, jendeari zuzentzen zaio.

Full information at the website: Klimagune Workshop 2014

Xehetasunak

Data:
4 abendua, 2014
Ordua:
9:00 am - 3:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

BC3-Basque Centre for Climate Change
Sede Building 1, 1st floor, Scientific Park of the University of the Basque Country
Leioa,Bizkaia48940Spain
Phone
+34 944 014 690
View Egoitza Website