29 maiatza, 2017
Published by BC3Research at 29 maiatza, 2017
Categories
"KLIMAGUNE 2017k PARTAIDETZA ETA KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EKINTZAK HURBILTZEN DITU"Klimagune 2017 -klima-aldaketari buruzko bi urtez behingo hitzordua- ekimenaren erronka da diziplina arteko ezagutza berriaren baterako sorkuntza klima-aldaketari buruz eta hura entzuleria ugaritara transmititzea parte hartzeko dinamika berritzaileen bidez.Bere helburua da lankidetza-esparru iraunkor bat aktibatzea, klima-aldaketaren aurkako ekintzan batera diharduten eragile guztien artean: akademiatik eta erakundeetatik herritarrengaraino.BC3k (Basque Centre for Climate Change) eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, workshop honen 7. edizioak partaidetza sozialeko moduak eta mailak aztertuko ditu klima-aldaketari dagokionez, esparru honetako pentsalari eta lider ospetsuenetako batzuen laguntzarekin.Eragile guztiek paper aktibo bat hartuko duten ekintza-sareak sortzeko dei honekin, Klimagune 2017k Pariseko Akordioen ekintza-espiritua jasotzen du.
5 ekaina, 2017
Published by BC3Research at 5 ekaina, 2017
Categories
PRENTSA OHARRA (2017-06-05) "Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko"[Bilbo, 2017ko ekainak 5] 190 aditu baino gehiago elkartuko dira Bilbon ekainaren 7 eta 14 bitartean. Beren egiteko nagusia izango da Txosten Metodologiko berria lantzea, zeinak Nazio Batuen Erakundeko Klima-Aldaketako Marko-Ituneko herrialdeek beren berotegi-gasen emisioak eta xurgapenak kalkulatzeko darabiltzaten gidalerroak eguneratzeko balio izango duen, Pariseko 2015eko Akordioaren eskakizunetara egokitzeko.Bilerak, beraz, abian jarriko du egokitze prozesua, Report 2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories (2019 Refinement) delakoa sortzea helburu duena. Zehatzago, bertan elkartuko diren adituek txoten horren atal nagusien nondik norakoak finkatuko dituzte, egitekoak antolatu eta banatuko dituzte idazleen artean eta mugarriak ezarriko dituzte oraingo Bilboko eta aurtengo irailean egingo den bigarren bilera bitarteko aurrerapenak ezartzeko. 2108. urtean beste bi bilera egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera, 2019ko Egokitzapena amaituta izango da 2019ko maiatzean IPCC erakundeak egingo duen jardunaldi plenarioan.
22 ekaina, 2017
Published by BC3Research Unai Pascual Eneko Garmendia at 22 ekaina, 2017
Categories
GUACA-MOLE GISAKO JASANGARRITASUNA
-Zenbait lekutan egindako jasangarritasunaren aldeko ahaleginek ingurumenaren gaineko presioa eragin dezakete beste leku batzuetan.
- Environmental Research Letters aldizkari ospetsuan argitaratu da BC3n lanean diharduen Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaileak zuzendutako lana, jasangarritasun globalerako kritikotzat jotzen den ekosistemen kudeaketa berri bat proposatzen duena.Bilbon, 2017ko ekainaren 22ean – Guaca-mole deritzon haurrentzako mahai-jokoan, jokalariek mazo bat erabiltzen dute han-hemenka ateratzen diren satorrak kolpatzeko, eta kolpe bakoitzaren ostean, satorrak beste zulo batzuetatik ateratzen dira. Joko honek iradokitzen digun irudiak ezin hobeto adierazten du leku jakin bateko arazo baten konponbideak beste arazo batzuk sorraraz ditzakeela beste leku batzuetan, eta jasangarritasunaren kasuan, zenbait esku-hartzek oso ondorio larriak ekar ditzakeela. Jasangarritasunaren arloan, toki baten ingurumen- edo giza-arazo bat konpontzen saiatzen garenean arazo hura beste eremu batzuetara tokialdatu daitekeela iradokitzen du. Tokialdaketa honek klima aldaketa, biodibertsitatearen murrizketa edo deforestazioren bezalako mundo mailako ingurumen arazoei mundo mailako erantzunak emotea eragozten du.
18 urtarrila, 2018
Published by BC3Research Unai Pascual at 18 urtarrila, 2018
Categories
BC3ko Ikerbasque ikertzaile Unai Pascual-ek Science aldizkari zientifiko entzutetsuan argitaratu du buru izan duen ikerketaren emaitzak.Bertan ondorioztatu du munduak era zabalago batean hauteman behar dituela naturak jendeari egiten dizkion ekarpenak.