ekaina 22, 2017

Prentsa Oharra (2017-06-22) “Guaca-Mole Gisako Jasangarritasuna”

GUACA-MOLE GISAKO JASANGARRITASUNA -Zenbait lekutan egindako jasangarritasunaren aldeko ahaleginek ingurumenaren gaineko presioa eragin dezakete beste leku batzuetan. - Environmental Research Letters aldizkari ospetsuan argitaratu da BC3n lanean diharduen Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaileak zuzendutako lana, jasangarritasun globalerako kritikotzat jotzen den ekosistemen kudeaketa berri bat proposatzen duena. Bilbon, 2017ko ekainaren 22ean – Guaca-mole deritzon haurrentzako mahai-jokoan, jokalariek mazo bat erabiltzen dute han-hemenka ateratzen diren satorrak kolpatzeko, eta kolpe bakoitzaren ostean, satorrak beste zulo batzuetatik ateratzen dira. Joko honek iradokitzen digun irudiak ezin hobeto adierazten du leku jakin bateko arazo baten konponbideak beste arazo batzuk sorraraz ditzakeela beste leku batzuetan, eta jasangarritasunaren kasuan, zenbait esku-hartzek oso ondorio larriak ekar ditzakeela. Jasangarritasunaren arloan, toki baten ingurumen- edo giza-arazo bat konpontzen saiatzen garenean arazo hura beste eremu batzuetara tokialdatu daitekeela iradokitzen du. Tokialdaketa honek klima aldaketa, biodibertsitatearen murrizketa edo deforestazioren bezalako mundo mailako ingurumen arazoei mundo mailako erantzunak emotea eragozten du.
ekaina 5, 2017

Prentsa Oharra (2017-06-05) “Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko”

PRENTSA OHARRA (2017-06-05) "Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko" [Bilbo, 2017ko ekainak 5] 190 aditu baino gehiago elkartuko dira Bilbon ekainaren 7 eta 14 bitartean. Beren egiteko nagusia izango da Txosten Metodologiko berria lantzea, zeinak Nazio Batuen Erakundeko Klima-Aldaketako Marko-Ituneko herrialdeek beren berotegi-gasen emisioak eta xurgapenak kalkulatzeko darabiltzaten gidalerroak eguneratzeko balio izango duen, Pariseko 2015eko Akordioaren eskakizunetara egokitzeko. Bilerak, beraz, abian jarriko du egokitze prozesua, Report 2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories (2019 Refinement) delakoa sortzea helburu duena. Zehatzago, bertan elkartuko diren adituek txoten horren atal nagusien nondik norakoak finkatuko dituzte, egitekoak antolatu eta banatuko dituzte idazleen artean eta mugarriak ezarriko dituzte oraingo Bilboko eta aurtengo irailean egingo den bigarren bilera bitarteko aurrerapenak ezartzeko. 2108. urtean beste bi bilera egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera, 2019ko Egokitzapena amaituta izango da 2019ko maiatzean IPCC erakundeak egingo duen jardunaldi plenarioan.
maiatza 29, 2017

Prentsa Oharra (2017-05-29)/ Klimagune Workshop 2017: Klima aldaketa eta parte-hartzea

"KLIMAGUNE 2017k PARTAIDETZA ETA KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO EKINTZAK HURBILTZEN DITU" ­Klimagune 2017 -klima-aldaketari buruzko bi urtez behingo hitzordua- ekimenaren erronka da diziplina arteko ezagutza berriaren baterako sorkuntza klima-aldaketari buruz eta hura entzuleria ugaritara transmititzea parte hartzeko dinamika berritzaileen bidez. ­Bere helburua da lankidetza-esparru iraunkor bat aktibatzea, klima-aldaketaren aurkako ekintzan batera diharduten eragile guztien artean: akademiatik eta erakundeetatik herritarrengaraino. ­BC3k (Basque Centre for Climate Change) eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, workshop honen 7. edizioak partaidetza sozialeko moduak eta mailak aztertuko ditu klima-aldaketari dagokionez, esparru honetako pentsalari eta lider ospetsuenetako batzuen laguntzarekin. ­Eragile guztiek paper aktibo bat hartuko duten ekintza-sareak sortzeko dei honekin, Klimagune 2017k Pariseko Akordioen ekintza-espiritua jasotzen du.
maiatza 4, 2017

BC3 Prentsa Oharra (2017-05-04)

"Asiako hego-ekialdeko, Afrika ekialdeko eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko hiriek itsas-mailaren igoerari aurre egiteko premiaz jardun beharko dute".[Leioa, 2017ko maiatzaren 4a] Gertatzeko aukera gutxi duten, baina oso kaltegarriak diren muturreko gertakariak –suntsitzaileenak dira herritarrentzat, baita aseguru-etxeentzat ere. Desmond ekaitzak, esaterako, Erresuma Batuko ipar-mendebaldeko zonaldeak urez bete zituen 2015ean, eta Katrina urakanak hondamendia eragin zuen New Orleans hirian 2005 urtean. Gauza bera gerta daiteke, itsasoaren mailaren etorkizuneko igoera ikusita. Orain, azterlan batek ezarri du kostaldeko 120 hiri handirentzako itsas-mailaren igoeraren ondorioz sor daitezkeen kostaldeko uholdeen arriskua, eta ezagutzera eman du zeintzuk diren muturreko gertaerak bizitzeko arrisku gehien dutenak.

We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies