BC3k “Training Caravan-Ikertzaileak Gelan” iniziatiban parte hartuko duten zentroak hautatu ditu


BC3kTraining Caravan-Ikertzaileak Gelan” iniziatiban parte hartuko duten zentroak hautatu ditu. 2018ko edizioa Euskal Autonomia Erkidegoko hamar ikastetxetara hurbilduko da, apirila eta maiatza bitartean. 

“Training Caravan – Ikertzaileak Gelan” iniziatiban parte hartuko duten 10 ikastetxeak hautatuak izan dira, besteak beste:

  1. IBVM Irlandesas Leioa (Leioa)
  2. Colegio Sagrado Corazón (Gasteiz)
  3. Herrikide Bigarren Hezkuntza (Tolosa)
  4. Aita Larramendi Ikastola (Andoain)
  5. Franciscanas de Montpellier (Trapagaran)
  6. Maristak Bilbao (Bilbao)
  7. IES Dolores Ibarruri BHI (Abanto Zierbena)
  8. Lauaxeta ikastola (Amorebieta-Etxano)
  9. Iraurgi Ikastetxea (Azpeitia)
  10. Lizardi BHI (Zarautz)

Iniziatibak Apirila eta Maiatza bitartean luzatuko da. Hilabete horietan, 10 hitzaldi burutuko dira aipatutako ikastetxe bakoitzean.

Ikastetxeen hautaketa zozketa baten bitartez egin da, balio gehiago emanez aurreko edizioetan parte hartu ez duten zentroei.

Iniziatibaren bederatzigarren edizioa, BC3ko RRI programaren barnean kokatzen da. Programa honen barneko ekintza telematiko bezala, zientzia eta heziketarekin lotua,Zientzia gizartearentzako eta gizartearekinhelburuagaz bat eginez.

BC3ko ikertzaileak, ikastetxetan klima aldaketarekin loturiko diziplina anitzeko zientziaren eta ikerketa graduen inguruan hitz egingo dute, batxilerreko ikasleak ikerketa arrolara bultzatuz eta hurbilduz. Modu honetan, ikasleek ikertzaile baten egunerokoa ezagutzeko aukera izango du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





©2008 BC3. Basque centre for climate change – Klima aldaketa ikergai. All rights reserved.


We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies