Giza-osasunarenganako onurek estaliko dituzte Pariseko Hitzarmenaren kostuak

“Giza-osasunarenganako onurek estaliko dituzte Pariseko Hitzarmenaren kostuak”

 

“BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa-zentroko ikertzaileak buru izan dira nazioarteko ikerketa honetan, Horizon 2020 programak sustatuta. ”

The Lancet Planetary Health aldizkariak argitaratu duen ikerketaren arabera, 2020-2050 Pariseko Hitzarmenaren kostuak konpentsatu egingo lirateke kutsadura atmosferikoarekin lotutako gaixotasunak eta heriotzak murriztuz lortutako aurrezkiekin.

The Lancet aldizkariak argitaratu duen ikerketa honek, bada, argumentu sendoak eskaintzen ditu Pariseko Hitzarmenean aurreikusitako neurriak zabaltzearen alde. Klimaren aldaketa gutxiagotzeko estrategiaren arabera, poluzio atmosferikoa murrizteak berez dakartzan aurrezkiak 1,4 eta 2,5 aldiz handiagoak dira mundu mailan klima-aldaketa gutxiagotzearen kostuak baino.

Ikerketa honen arabera, Txina edo Indian klima-aldaketaren prebentziorako ekintzak garatzeko behar diren inbertsioak konpentsatu daitezkeela osasunarekin lotutako kostuen aurrezkiekin.

Anil Markandya BC3-ko ikertzaile seniorra eta ikerketaren egileetakoak esan duenez

uste dugu ebidentzia hauek lagungarri izan daitezkeela agintari politikoak atmosferaren poluzioa gutxiagotzeko arau eta neurri zorrotzagoak har ditzaten, eta baita azter dezaten nola partekatu daitekeen berotegi-efektuko gasak murriztearen zama ekonomikoa.

Bere aldetik, Jon Sampedro BC3-ko ikertzaile eta ikerketaren egileetakoaren hitzetan,

klima-politikarik ezarri ezean, 130 milioi pertsona hilko dira datozen 30 uretan airearen poluzioarengatik. Aitzitik, Pariseko Hitzarmeneko helburuak lortzera zuzendutako klima-politika global batek heriotza horiek %20-%25ean gutxitu daitezke 2ºCko murrizketa aurreikusitakoetan eta %30-%35ean, berriz, murrizketa 1,5ºCtan ezarritakoen kasuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.