BC3 – Basque centre for Climate Changek Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoa hartuko du bihar ekitaldi publiko batean

Ekainaren 22an, UNESCO Etxeak “17 erakunde, 17 GIH” ekimena aurkeztuko du

Euskadiko 17 erakundek Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoa hartuko dute ekitaldi publiko batean.

 

BC3- Basque Centre for Climate Change-k Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoa hartuko du eta zehazki 13. garren helburua “Klima babesteko ekintza” helburuarekin.

Ekainaren 22an, osteguna, Euskal Herriko UNESCO Etxeak “17 erakunde, 17 GIH” ekimena aurkeztuko du.

Euskadiko hainbat arlotako (enpresa, unibertsitatea, garapena eta gizarte-ekintza, ikerketa, berrikuntza, kultura, kooperatibismoa, ingurumena eta arlo instituzionala) 17 erakundek konpromisoa hartuko dute, 2030era arte Nazio Batuen iraunkortasunaren agenda globala osatuko duten Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak (GIH) betetzeko.

 

Erakunde bakoitzeko ordezkariek Agendarekiko eta GIH bakoitzarekiko duten konpromisoa adieraziko dute. Hona hemen erakundeok:

 

  • Bizkaiko Caritas
  • Munduko Landagunea
  • Munduko Medikuak
  • Eusko Ikaskuntza
  • MET Community. Euskadi
  • Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoa
  • Iberdrola
  • Novia Salcedo fundazioa
  • Innobasque
  • Urbegi taldea
  • Deusto Cities Lab
  • Eroski fundazioa
  • BC3 – Basque centre for Climate Change
  • Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa
  • Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedra
  • Arartekoa
  • UNESCO Etxea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.