Prentsa Oharra (2017-06-05) “Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko”


2017/10/PO

PRENTSA OHARRA

2017 Ekainak 5


Bilbon egingo da ekainaren 7tik 14ra IPCCren Idazle Adituen lehen bilera, 2019 urterako Berotegi-Gasen Herrietako Inbentarioei buruzko 2006ko Gidalerroak egokitzeko

 

 

[Bilbo, 2017ko ekainak 5] 190 aditu baino gehiago elkartuko dira Bilbon ekainaren 7 eta 14 bitartean. Beren egiteko nagusia izango da Txosten Metodologiko berria lantzea, zeinak Nazio Batuen Erakundeko Klima-Aldaketako Marko-Ituneko herrialdeek beren berotegi-gasen emisioak eta xurgapenak kalkulatzeko darabiltzaten gidalerroak eguneratzeko balio izango duen, Pariseko 2015eko Akordioaren eskakizunetara egokitzeko.

Bilerak, beraz, abian jarriko du egokitze prozesua, Report 2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories (2019 Refinement) delakoa sortzea helburu duena. Zehatzago, bertan elkartuko diren adituek txoten horren atal nagusien nondik norakoak finkatuko dituzte, egitekoak antolatu eta banatuko dituzte idazleen artean eta mugarriak ezarriko dituzte oraingo Bilboko eta aurtengo irailean egingo den bigarren bilera bitarteko aurrerapenak ezartzeko. 2108. urtean beste bi bilera egingo dituzte, eta aurreikuspenen arabera, 2019ko Egokitzapena amaituta izango da 2019ko maiatzean IPCC erakundeak egingo duen jardunaldi plenarioan.

Mr. Kiyoto Tanabe, e IPCC-ren berotegi-gasen herrietako Inbentarioez diharduen Talde Eragileko presidenteetako bat da. Bere esanetan, “talde honek uste du IPCCren 2006ko Gidalerroek oinarri metodologiko sendoa eskaintzen dute berotegi-gasen inbentarioen inguruan, baina beren balio zientifikoari eusten zaiola segurtatzeko, zenbait egokitzapen egin behar dira, urte horrez geroztik gertatu diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoak kontuan izateko. Hori horrela, IPCC-k erabaki zuen Txosten Metodologiko berria ekoiztea, aipaturiko Report 2019 Refinement to the 2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories (2019 Refinement) delakoa”.

Bilbon egingo den bilera antolatu duten erakundeak ondokoak dira: BC3 (Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Espainiako Klima-Aldaketarako Bulegoa.

María José Sanz BC3ko Zientzia Zuzendaria da. Bere esanetan, 2019ko Egokitzapenak zoru komuna eskainiko die herrialde guztiei aurrera egin dezaten Pariseko Akordioetan adostutako bidean. “Zientziak segurtasuna eta gidaritza eskaini behar ditu, jardun politikoari oinarrizko bere ekarpena egiteko”, adierazi du. “Bilera garrantzitsu hau egiteko Bilbo aukeratu izana errekonozimendu handia da”

2019 Egokitzapenaren helburuak dira:

Oinarri zientifiko sakon eta eguneratua eskaintzea berotegi-gasen herrietako inbentarioen prestaketa eta etengabeko hobekuntza laguntzeko.

IPPCren 2006ko Gidalerroak berrikusi  baino, eguneratzea, edo osatzea zientziaren aurkikuntza berriek hala eskatzen duten kasuetan.

Bere egitura eta formatua IPPCren 2006 Gidalerroen berbera izango da (atal orokorra eta bost bolumen), inbentarioen kudeatzaileei bi erreferentziak batera erabiltzea errazteko.

Jeitsi “2019 Refinement” -eko egile zerrenda hemen

[+INFO]

BC3 – Ainhoa Azkarate: press@bc3research.org
IPCC – TFI TSU (Technical Support Unit for TFI), email (nggip-meetings@iges.or.jp )

 

 

OHARRAK

IPCC erakundea (Intergovernmental Panel on Climate Change) 1988. urtean sortu zen klima-aldaketari buruzko ezagutza zientifikoa, teknikoa eta sozio-ekonomikoa eguneratzeko, eta bere arrazoi, litezkeen ondorio eta erantzuteko estrategien inguruan ekarpena egiteko.

Klima-aldaketa ulertzeko egin dituen ekarpenak giltzarri izan dira akordio globalak ezartzeko helburu komunen inguruan. Azkena Pariseko Akordioa izan da, eta bere helburua da klima-aldaketaren mehatxuaren aurrean erantzun globalak indartzea, besteak beste, Planetaren batezbesteko tenperaturaren igoerari eustea industria-aurreko mailetako 2ªC-tik behera eta ahaleginak egitea 1.5ºCtik gora ez egiten, horrek klima-aldaketaren arrisku eta inpaktuak nabarmen gutxituko dituela kontuan izanik. Gobernuek adostu egin zuten Ekarpen Nazionalak egitea helburu hori lortzeko, eta horiek aztertzea onartu zuten.

Bere Bosgarren Balorazio-Txostenean, IPCC-k aurkitu zuen gizakion jarduerek eragindako negutegi-gasen emisioak (karbono dioxidoa, metanoa edo oxido nitrosoa, adibidez) izan daitezkeela XX. mendearen erdialdeaz geroztik nozitu den berotzearen eragile nagusiak. Horren ondorioz, klima-aldaketa mugatzeko gas hauen emisioak nabarmen eta modu jarrai batez gutxitu beharra ezarri zuen.

 

IPCC hiru Lan-Talde espezializatuetan egituratuta dago, eta horrez gain TFI delako ere badu, hots, Negutegi-Gasen Herrialdeen Inbentarioei buruzko Task Force edo Talde Eragilea ere badu. Talde honen egitekoa da nazioartean adostutako metodologia garatzea herrialdeek berotegi-gasen emisioak kalkulatzeko. TFI honek egindako azken gidalerroak 2006. urtekoak dira, “2006 IPCC Guidelines for National Greenhouse Gas Inventories” (2006 IPCC Guidelines) izenarekin ezagutzen direnak, eta herrialde askok darabiltzate beren inbentarioak egiteko, eta beren emisioen berri emateko maiztasun finkoez.

2015eko bere 41. Bileran, IPCC-k erabaki zuen AR6 edo 6. Balorazio Txostena egitea erabaki zuen. 42. Bileran (2015eko urrian) Bulego berria eratu zuen balidazio-zikloan zehar lan horren eta sortuko diren txosten berezien gaineko jarraipena egiteko. 2016ko apirileko 43. Bileran erabkai zuen hiru Txosten Berezi egiteko, Txosten Metodologikoa eta AR6 delakoa.

 

[INFO]  www.ipcc.ch

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.