Zuzendaritza Zientifiko berria BC3 zentroan Paris ondoko garaia garatzeko


BC3 Prentsa Oharra (2016-01-21)

Opcion2

– Maria Jose Sanz irakasleak beteko du aurrerantzean orain arteko zuzendari zientifiko Anil Markandya-ren zeregina, mundu mailako ekonomia eta klima-aldaketako Think Tank nagusietarikoa den BC3 ikerketa-taldean.

– Pariseko COP21 Gailurra eta gero, zientzia-komunitateak gizaldiaren erronka nagusietarikoari heldu egin beharko dio. Klima aldaketa ulertzea eta aurre egitea mundu osoko agenda politiko eta sozialetako goi-postuetan kokatu da.

[Bilbon, 2016ko urtarrilak 21)
Maria Jose Sanz (Valentzia, 1963) lanean hasi da jadanik BC3-n (Basque Centre for Climate Change – Klima Aldaketa Ikergai) Zientzia Zuzendari moduan, taldea 2008. urtean sortu zenetik bertako zuzendaria izan den Anil Markandya joan den abenduan agurtu eta gero. Zuzendari Zientifiko berriak 11 nazionalitate desberdineko 40 goi-profesionalek osaturiko lan-taldea gidatuko du.
Beraz, Maria Jose Sanz irakaslea izango da Zentroaren ekarpena zuzenduko duena ikerketa-esparru honetan bereziki garrantzitsua den gari berri baten: “post-COP21 garaia” deitu izan zaio 2015eko abenduan Parisen egindako Klimaren Gailurrarekin hasi den epe berriari, bertan adostutako hitzarmen garrantzitsuei erreferentzia eginez.
Hain zuzen ere, COP21 topaketa multilateralismoaren historian mugarria izan da eta neurri handian, azken urte hauetan askotariko zientzia diziplinetatik egindako ekarpenei esker gertatu da. Ekarpen hauek, izan ere, diagnostiko egiazkoa eta objektiboa egin dute gaur egungo egoeraren gainean, etorkizuneko proiekzioak eman dituzte eta, bereziki esanguratsua dena, irizpide sozial, ekonomiko eta ingurumenekoak aintzat harturik, klima-aldaketaren arrazoi eta eraginei aurre ez egiteak izan ditzakeen kostuak zehaztu egin dituzte. Parisen ezarritako oinarriek, bada, zeregin funtsezkoa utzi dute nazioarteko komunitatearen esku: adostutakoa egingarri bihurtuko duten neurri zehatzak hartzea. Hain justu ere, BC3ko Zientzia Zuzendari berriak zeregin garrantzitsua joka dezake une honetan zentroaren beraren baliabideak indartzeko, bere ibilbide profesionalean askotariko ardurak izan baititu arlo akademikoan eta erabaki politikoak zuzentzeko orduan. Besteak beste FAOn (Nazio Batuen Erakundeko Elikadura eta Nekazaritza) eta CMNUCC delakoan (Nazio Batuen Erakundeko Klima Aldaketarako Konbentzio Markoa) jardun du.
BC3 bikaintasunera zuzendutako ikerketa-zentroa da, eta 2008. urtean sortu zen Eusko Jaurlaritzaren BERC estrategiaren barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko laguntzarekin, klima-aldaketaren arrazoi eta ondorioen ikerketan epe luzeko ikerketa sustatzeko. Klima-aldaketa agenda politiko guztietako lehentasunen artean dago, eta BC3ren lana da zientziatik abiatuta, politika horiek aberastea, Planetaren babesarekin osagarria den arau-markoan egoki aplika daitezen.
2016. urtean, BC3-k 50 ikerketa-proiektu baino gehiagotan dihardu, finantzaketa pribatu nahiz publikokoak, deialdi lehiakorretan lortutako bitartekoez, beraz; horietako gehienak nazioartekoak dira. Gaur egun, zentroa lanean ari da jadanik HORIZON 2020 programa europarreko 7 proiektutan, 2015. urtean zenbait urtetako lortutako finantzaketa 2 milioi eurokoa delarik.
Zazpi urte igaro dira zentroa sortu zenetik, eta bere posizioa erabat sendotu du mundu mailako erreferentzien artean. 2014. urtean klima-aldaketako ekonomia eta politika arloan mundu mailako bigarren Think Tank-ik eraginkorra izendatu zuen ICCG erakundeak (International Center for Climate Change Governance); sailkapen horretan, nazioarteko 295 erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuenak analizatzen.

Jeitsi Prentsa oharra: PO_BC3_Zuzendaritza_Zientifiko_berria_20160121

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude





María de Maeztu Excellence Unit 2023-2027 Ref. CEX2021-001201-M, funded by MCIN/AEI /10.13039/501100011033

©2008 BC3 Basque Centre for Climate Change.