Berria Egunkaria “Osasungarri eta errentagiarri”, entrevista al investigador de BC3 Jon Sampedro, sobre el efecto invernadero y el coste económico para su reducción
Berria Egunkaria:
https://www.berria.eus/paperekoa/1736/005/001/2018-05-02/osasungarri_eta_errentagarri.html
Klima aldaketaren aurkako neurriekin, politika horiek eskatzen duten inbertsioa baino gehiago aurreztuko litzateke osasun gastuetan. Hala ondorioztatu dute BC3 klima aldaketarako zentroak gidatutako ikerketa batean. Inbertitutako euro bakoitzeko, 1,4 eta 2,4 euro artean irabaziko lirateke.
The Lancet Planetary Health aldizkarian eman dute ondorioen berri, joan den hilean argitaratutako artikulu batean. BC3 Klima Aldaketarako Euskal Zentroak gidatu du nazioarteko ikerketa hori: Jon Sampedrok eta zentroko beste lau kidek hartu dute parte, baita AEBetako Joint Global Change Research Instituteko ikertzaile batek eta Italiako Joint Research Centreko beste batek ere.
Berria Egunkarian ikerketa honen inguruan elkarrizketa dute Jon Sampedro, BC3ko ikertzailea.